euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Macachingo EEak musuko pertsonalizatuak oparitu dizkie bere dantzariei: maskara izango ote 2021eko Euskal Asteko ikurra?

2020/10/15

Macachingo Euskal Etxeak bere dantzarientzat egindako euskal maskarak
Macachingo Euskal Etxeak bere dantzarientzat egindako euskal maskarak

PUBLIZITATEA

Macachin, Argentina. Dantzari Eguna ospatzeko, lauburu berde, gorri eta zuriak, eta Dantza Taldearen izena –Gure Ametza (sic)– biltzen dituen maskara bana oparitu zien Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak bere dantzariei. Ospakizuna entsegu egunetan izan zen –txikiek, ertainek eta helduek egun ezberdinetan entseatzen dute– euskal etxea bueltatua baita bere ohiko ekimenetara.

Tomas Vicente Euskal Etxeko erreferenteak adierazi dio EuskalKultura.eus-i dantzariak poz-pozik daudela opariarekin eta berehala igo zituztela argazkiak sareetara. “Ordutik hasi gara eskaerak jasotzen. Kolektibitateko jendeak gure euskal maskarak nahi ditu eta beraz egingo ditugu batzuk saltzeko. Are gehiago, bart abian jarri dugun zozketan ere sartu ditugu batzuk. Zozketa egin dugu sare sozialetan 2.000 jarraitzaile lortu ditugula ospatzeko”, azaldu digu Vicentek. Zozketari buruzko informazioa, hemen.

Izango ez den Euskal Astea

1972an hasi zen ospatzen Argentinan Euskal Aste Nazionala orain ezagutzen dugun formatuan. Aurten, zoritxarrez, pandemia dela eta ez da egin ahal izango.

Hutsunea nolabait betetzearren, 2020ko Euskal Astearen egoitza behar zuen Macachingo Euskal Etxeak ekintza birtual batzuk proposatuko ditu jaiari zegozkion egunetan –azaroaren 16tik 23ra–, bertako dantzariak, euskara ikasleak, pilotariak eta Zuzendaritza Batzordeko kideak lagun.

2021ean zer gertatuko den inork ez badaki ere, macachindarrak baikorrak dira eta bertako udan –Ipar Hemisferioko neguan– datorren urteko Euskal Aste Nazionala hasiko dira prestatzen… berriro ere. Izango ote da euskal musukoa 2021eko Euskal Asteko oroigarri izarra? Hori baldin bada baldintza berriro elkartu ahal izateko, hala bedi, jakinarazi dute batzuk.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia