euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Munduko Euskal Etxeek eta Euskara Irakurletzek "Kutsidazu bidea, Ixabel" musikala ikusi ahal izango dute bihar Bilbotik

2020/10/14

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Munduko hainbat eta hainbat Euskal Etxetan eta bertako euskara klaseetan, askotan behin baino gehiagotan pantailaratutako "Kutsidazu bidea Ixabel" filmaren bertsio musikala, Bilboko Arriaga antzokian estreinatuko da ostegun iluntze honetan, 19:30etan, eta streaming bidez ikusi ahal izango dute, zuzenean, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, munduko Euskal Etxeetan eta hainbat unibertsitatetako Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzetan, horretara propio gonbidatuta.

Obraren fitxak dioenez, "Joxean Sagastizabalen eleberri dibertigarrian oinarritutako komedia musikal honetan ikusiko dugun bezala, Juan Martínek bi auziri egin beharko die aurre: batetik, hizkuntza-arazoak ditu, eta, bestetik, landa-inguruneaz ezer gutxi daki. Horrez gain, Ixabel familiako alaba erakargarriak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du, izan ere, musikaren bidez komunikatuko da berarekin: zuhaitzak rap doinuan, sagarrak “a kuppela” abesten eta behiak dantzan".



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia