euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesko Nafar Etxeak urriaren 31eraino luzatu du "125. Urteurrena" Literatur Lehiaketara aurkezteko epea

2020/10/14

Buenos Airesko Nafar Etxearen 125. Urteurreneko Literatur Lehiaketa
Buenos Airesko Nafar Etxearen 125. Urteurreneko Literatur Lehiaketa

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Azaroaren 3an beteko ditu 125 urte Buenos Airesko Nafar Etxeak; osasun egoera dela-eta bilera jendetsuak debekatuta, ospakizuna ez da urte hasieran pentsatzen zen bezala egin ahal izango; hala ere Elkartetik jakinarazi zaio EuskalKultura-eus-i saiatuko direla deialdi birtual gisa behintzat ospatzen. Halaber, Urteurreneko programako parte den Ipuin Laburren Lehiaketa aurrera doala konfirmatu digute, baina hor ere aldaketekin. Aldaketa nabariena, lanak bidaltzeko epea urriaren 31eraino luzatu dutela.

Gainerako aldaketen artean, sariena ere behar da aipatu. Jatorrizko deialdian aipatzen zen sarietako bat Urtebetetze Oturuntzarako sarrera izango zela. Oturuntza bertan behera utzi behar izan denez, argi dago sari hori ere kantzelatzen dela baina gainontzekoak, plaka eta diplomek, eta ipuinen argitalpen eta difusioak aurrera darraite.

Gogora dezagun lehiaketan parte hartzeko 16 urtetik gorakoa behar dela izan, Argentinan bizi, eta ipuinen gaiak immigrazio edo emigrazioari lotua behar duela izan. Onartuko dira gainera aurretik blogetan edota bildumetan argitaratutako lanak.

Idazlanak centronavarroba@yahoo.com.ar helbidera bidali behar dira. Epaimahaiak honako kideak bilduko ditu: Ruben Poustis (eleberrigile eta poeta), Ernesto Pierro (eleberrigile, poeta, tango-egile eta literatur tailer koordinatzailea) eta Santiago Varela (dramaturgo, eleberrigile, umorista eta koreografoa).

Oinarri guztiak, hemen. ADI, partehartzaileei oinarriak berriz irakurtzea komeni zaie, pandemiagatik izan diren aldaketen karietara. Zalantzak argitu edo informazio gehiago eskatzeko, Nafar Etxearekin jarri kontaktuan, emailez, sare sozialen bidez edo euren weborrian.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia