euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bizi dugun Covid garaian sukaldari gazteek hartu dute lekukoa San Nicolaseko Euskal Etxeko proiektu solidarioetan

2020/10/14

San Nicolaseko Euskal Etxeko sukaldari gazteak paella prestatzen, maskarila eta distantzia errespetatzen
San Nicolaseko Euskal Etxeko sukaldari gazteak paella prestatzen, maskarila eta distantzia errespetatzen

PUBLIZITATEA

San Nicolas, Argentina. Ia 20 urte daramatza San Nicolaseko Euzkal Etxeak ‘Etxe Nasaia’ (sic) programa garatzen. Programaren baitan hilean behin hiriko eskola bateko neska-mutilak Euskal Etxera joaten dira bazkaltzera. Ekintzak bi helburu argi ditu: gizarteko sektore ahulenei laguntzea eta aldi berean Euskal Etxearen eta komunitatearen arteko loturak estutzea.

Pandemia hasi zenean, programaren baldintzak aldatu egin ziren gauza askotan. “Eskolak itxita daude eta San Nicolasen gose ikaragarria dago. Hori dela eta erabaki genuen behar handiko egoeran bizi den jendeari laguntzen dieten merendero eta jantoki sozialekin kontaktatzea”, azaldu dio Ana María Erausquin Euskal Etxeko lehendakariak EuskalKultura.eus-i. “Larunbatero 100-130 paella zati prestatzen ditugu eta dagokion elkartea etorri ohi da beren bila”.

Euskal Etxeak berak ere barne antolakuntza eta bere kideen ardurak ere moldatu behar izan ditu. Erausquinek dioskunez, “Momentu honetan gazteak arduratzen dira sukaldeaz, haiek baitute arrisku gutxiago. Eta kontuak ere berbegiratu behar izan genituen. Batetik, eskaintzen duguna ugaritu egin delako eta bestetik normalean ditugun gure bi diru iturri nagusiak –"Buenos Airesek EH ospagai" eta San Nicolaseko Gaua jaialdiak– aurten ez direlako egin. Baina hiru ekintza gastronomiko egin genituen dirua biltzeko eta esan behar dugu jendeak askok lagundu digula, ezagutzen baitute gure lana”.

Joan den larunbatean Las Mellizas auzoko ‘Rincon de Luz’ jantoki solidarioarentzat egin zuten paella. Elkarteak koronabirusarekin dauden pertsonen etxeetaraino ere eraman zuen janaria. “San Nicolaseko ospitaleko langileentzat ere prestatu genuen janaria. Batzuetan ospitaleak ez du baliabiderik langileei jatean emateko. Seguruenik laster berriro egingo dugu”, esan digu lehendakariak.

Informazio eta argazki gehiago, Euzkal Etxea San Nicolas



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia