euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2020-21 ikasturtean Euskal Etxeetan euskara irakasteko dirulaguntza deialdia argitaratu du Etxepare Euskal Institutuak

2020/10/13

Euskal Etxeeen eta euren federazioen eskutik ematen diren euskara klaseak dirulaguntzen ditu Etxepare Euskal Institutuaren Deialdiak
Euskal Etxeeen eta euren federazioen eskutik ematen diren euskara klaseak dirulaguntzen ditu Etxepare Euskal Institutuaren Deialdiak

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Joan den ostiralean argitaratu zuen EHAA buletin ofizialak Etxepare Euskal Institutuaren (EEI) zuzendariaren irailaren 1eko Ebazpena, 2020ko urritik 2021eko irailera bitartean emandako euskara-ikastaroengatik Euskal Etxeei dirulaguntzak emateko deialdiarekin. Deialdiak 242.000 euroko zuzkidura dauka orotara, horietatik 62.000 euro urri-abenduko epeari dagokiona, eta beste 180.000 euro urtarril-irailekoari. Eusko Jaurlaritzaren erregistroan inskribatuta dauden eta datu guztiam eguneratuta dauzkaten Euskal Etxeek har dezakete parte.

Diruz lagunduko diren ikastaroek gutxienez astean hiru eskola-ordu izango dituzte eta talde bakoitzak gutxienez sei ikasle bilduko ditu, eta batezbesteko kopurua, berriz, zortzikoa izango da gutxienez.

Ebazpena urriaren 9an eman zuen argitara EHAAk eta ohi bezala, eskabideak aurkezteko epea data horren biharamunetik hilabetera agortuko da.

-Ebazpena elebitara, hemen
-Ebazpena pdf-n, euskaraz (hemen) eta gaztelaniaz (hemen)



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia