euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzak 2020-24 Gobernu Programa helarazi dio Legebiltzarrari: ikus zer planak dituen Diasporarentzat

2020/10/15

Lehendakaritzapean Gorka Alvarez Aranburu buru duen Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak garatzen ditu Jaurlaritzan Diasporarekiko harremanak
Lehendakaritzapean Gorka Alvarez Aranburu buru duen Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak garatzen ditu Jaurlaritzan Diasporarekiko harremanak

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak astearteko Gobernu Kontseiluan aurkeztu zuen 2020-2024rako Gobernu Programa eta ondoren Legebiltzarrari helarazi zion. "Euskadi martxan" izenburupean, XII. Legegintzaldirako Gobernu Programak 131 orrialde dauzka eta Gobernuaren jarduera gidatuko duten printzipio, ardatz, herri-helburu, jarduketa-arlo eta konpromiso programatiko eta ekinbideak zehazten ditu, hauexek direla piramidearen puntan kokatzen dituen hiru printzipioak: "osasuna bermatzea", "ekonomia eta enplegua suspertzea" eta "inor ez uztea atzean".

22. atalean, eta "Euskadi Basque Country" izenpean, 138. konpromisoak "Munduko Euskal Diasporarekiko loturak indartzea" dauka helburu, ekinbideetan honakoak finkatuta hurrenez hurren: "Euskal Etxeen ekimenak eta proiektuak babesteko programak handitzea, gazteriari zuzendutako berariazko lan-plan batekin, belaunaldi-erreleboa bermatzeko"; "“Basque Global Network” sare birtuala finkatzea eta hedatzea, munduan benetako euskal erkidego globala eratzeko"; "Euskal emigrazio berriaren mapa bat ezartzea, euskal diaspora berri honetara egokitutako arreta- eta lotura-politikak diseinatzeko"; "Atzerriko euskal erkidegoan ahultasun-egoeran dauden pertsonei arreta ematea"; eta "Itzultzea erabakitzen duten pertsonei aholkularitza ematea, eskuragarri dituzten programen eta ekimenen berri emanez".

-Gobernu Programa osoa hemen irakur daiteke, euskaraz



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia