euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azken Agurra Euskal Etxearen aurrean ikasle eta lagunek emana Covid-19z hildako Marta Invernoz euskara irakasleari

2020/10/16

Euskal Etxe aurrean, banderak haga erdian Gernika Plazatxoan Marta Invernozi azken agurra emateko
Euskal Etxe aurrean, banderak haga erdian Gernika Plazatxoan Marta Invernozi azken agurra emateko

PUBLIZITATEA

Chivilcoy, Argentina. Covid-19ak eragindako neumonia latz baten ondorioz Beti Aurrera Euskal Etxeko lehenengo euskara irakaslea izan zen Marta Invernoz hil zen urriaren 6an. Osasun neurriak direla eta hiletarik ez zen egin, baina hil-autoa Euskal Etxearen aurrean dagoen Gernika Plazatxoan gelditu zen. Bertara bildu ziren hainbat lagun, kultur erreferente handia ere izan zen irakasleari azken agur hunkitua emateko.

Chivilcoytik, euskal komunitateak bere lagun, irakasle eta lankide izandakoari emaniko azken agur gisa bidali digute irudi hau, Martaren heriotzak sortu duen atsekabearen eta atxikimenduaren isla, pandemia garaian egonik ere hainbat jendek --euskal komunitatetik kanpoko asko ere tartean-- hurbildu nahi izan baitzuten Euskal Etxe ondora bere hurbiltasuna eta nahigabea adierazteko eta dolua partekatzeko familia eta lagunekin.

Izan daitezen lerro hauek sentimentu horrekin bat egiteko modua. GB

-Marta Invernoz-en heriotz-oharra



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia