euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Gernikako Arbolari’ poema epaimahaiaren aipua Chivilcoyko Beti Aurrera eta SADE idazle elkartearen literatur lehiaketan

2020/10/16

Chivilcoyko 'Arbol de Guernica' literatura lehiaketa
Chivilcoyko 'Arbol de Guernica' literatura lehiaketa

PUBLIZITATEA

Chivilcoy, Argentina. Beti Aurrera Euskal Etxeak eta Chivilcoyko SADE-Idazleen Argentinar Elkarteak urtero antolatzen duten 'Gernikako Arbola' Literatura Lehiaketa bere bederatzigarren ediziora iritsi da aurten. Pandemia gorabehera, arazorik gabe burutu ahal izan zen eta Argentina osoko idazleek hartu zuten parte. Abenduaren 13an egingo zuten sari-emanaldia, ordea, bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek eta irabazleek postaz jasoko dituzte sariak (Buenos Aires probintzia osoko xifrak ez dira batere onak eta Chivilcoy hirian bertan --60.000 bat biztanle-- mila kutsatu baino gehiago daude, datu ofizialen arabera).

Lehiaketaren emaitzak atera berri dituzte Euskal Etxeak eta SADEk. Hauexek dira irabazleen eta lanen izenak:

Lehenengo saria: Alteración de amor. Egilea, Gustavo Rodolfo Díaz Arias (San Miguel de Tucumán, Tucumán)
Bigarren saria: Luces Infinitas. Egilea, Pablo Sagayo Sselton (José C. Paz, Buenos Aires)
Hirugarren saria: Corazón de Sueños. Egilea, Jorge Miguel Juárez Manríquez (Malagueño, Córdoba)

Lehenengo aipamena: Caracolas Vencidas. Egilea, Susana Beatriz Susana Masci (Chacabuco, Buenos Aires)
Bigarren aipamena: izenburu gabeko lana. Egilea, Mª de los Ángeles ‘Chiqui’ Excoffier (Chivilcoy, Buenos Aires)

Epaimahaiaren aipamena: Al Árbol de Guernica. Egilea, Nerea Inés Álvarez (Henderson, Buenos Aires)

Euskal Etxeak oso balantze ona egin du, azpimarratuz “Herrialde osoko idazleek hartu dute(la) parte”. Eta lehiaketaren gaia librea bada ere, aurtengo idazleetako batek Al Árbol de Guernica izeneko olerki bat aurkeztu zuen. Poesiak epaimahaiaren errekonozimendua izan zuen. Hona, Nerea Inés Álvarezen testua:

Al Árbol de Guernica

¡Oh noble árbol!... Monumento sagrado.
Eres símbolo de raza indomable
que te cuida y mantiene perdurable.
Y en tierra vasca, por todos, amado.

De su pueblo, eres parte de la historia
que sufrió por la discriminación.
Y, aún en la guerra civil, exclusión;
aunque supo mantener su alta gloria.

Bendito roble, con eterno brillo,
encarnas poder y amabilidad,
en tu figura de porte sencillo.

Tus ramas son morada de hermandad,
cobijan tradiciones y esperanzas
y representan vida y libertad.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia