euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Marta Invernoz

Marta Invernoz
Marta Josefa Invernoz (arg La Razón de Chivilcoy)

2020/10/06 - Chivilcoy, Argentina

Marta Invernoz hil da Pilar hiriko ospitale batean Covid-9arekin. Chivilcoytarra zen. Oso pertsona maitatua eta zinez engaiatua Euskal Etxearekin, baita euskararekin ere. EEko euskara irakaslea ere izan zen. Herrigintzan eta kultura mailan ere oso ezaguna,, irakasle, sortzaile, idazle, zinegotzi eta langile nekaezina baitzen. Hona Euskal Etxetik plazaratu duten oharretako bat:

Gaur lagun euskaldun bat agurtzea tokatzen zaigu, borrokalari nekaezina, pertsona ederra.

Marta gure erreferentea eta euskara irakaslea izan zen, gure hirian lehenengo euskara taldea sortu zuena eta gure Euskal Etxean euskara hitz egiten hasi zen berari esker.

Gaur egun euskal komunitate osoak negar egiten dizu, zure gelako ikasleek, zure irakasle lankideek, zure lagunek, kide eta bazkide aktiboek eta zuzendaritza-batzordeak berak.

Gure banderek masta erdian agurtzen zaituzte.

Gure egongelan zure pausoak entzuten dira eta klaseetan zure ahotsa entzuten da oraindik ere.

Eskerrik asko Marta, zure irakaspen bakoitzarengatik, zure hitz bero bakoitzarengatik, hainbeste urtetako borrokagatik eta uzten diguzun ondare guztiagatik.

Familiaren lagun une latz honetan, gure indar eta maitasun guztia helarazi nahi diegu.

Goian bego, Marta Josefa Invernoz.

Beti Aurrera Chivilcoy

-Ikusi hemen heriotzaren albistea
-Euskal eta argentinar banderak haga masta erdian

 



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia