euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Atzo hasi zen Macachinen 2020ko Euskal Aste Birtuala; ikus Euskal Etxeak sareratuko dituen edukien programa

2020/11/17

2020ko Euskal Aste Nazionalaren edizio birtuala
2020ko Euskal Aste Nazionalaren edizio birtuala

PUBLIZITATEA

Macachin, Argentina. Atzo hasi eta azaroaren 23ra arte egin behar zen Macachinen Argentinako 2020ko Euskal Aste Nazionala hiriko Euzko Alkartasuna antolatzaile. Pandemiagatik hilabeteak dira pampatarrek bertan behera uztea erabaki zutela. Jai presentziala ezin egin, baina ez dute data besterik gabe pasatzen utzi nahi izan eta aste osoan zehar, datorren astelehenera arte, mota askotako edukiak sareratuko dituzte, egingo ez den jaia eta euskaldunen aurrera egiteko borondatea eta konpromisoa gogoan atxikitzeko..

Programa agur-bideo batekin hasi zen atzo; ondoren Magdalena Mignaburuk sortutako euskal jantzi historikoen erakusketa baten bideoa igo zuten sareetara eta gero Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren agurra.

Programa osatzen duten bideo gehienak 2015eko Euskal Astekoak dira –argitaratugabeak ere tartean– eta badira ere aurtengo ediziorako propio egindako bideoak. Astean zehar zozketak eta sari interesgarriak oso egongo dira.

Jarraian aste osoko programa birtuala. Antolatzaileek jakinarazi digute aldaketak egon daitezkeela, bideo batzuk heltzear baitaude informazio hau idazteko momentuan.

Gaur, azaroaren 17an

-Euskal Zinema, Carlos Gabilondoren eskutik (2015ekoa)
-Agintarien harrera (2015ekoa)
-Gorka Álvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren agurra
-Euskal etxeen agurrak
-Zozketak

Azaroaren 18an, asteazkena

-Omenaldiak (2015ekoa)
-Sara Pagola Euskadiren Argentinarako ordezkariaren agurra
-2015eko dantza emanaldiaren aurkezpena
-2015eko Dantza emanaldia
-Marta Scalese-ren olerkia (2015ekoa)

Azaroaren 19an, osteguna

-Trinketea, ibilbide birtuala
-Piloteo birtuala
-Jorge Luis Cabak Macachingo alkatearen agurra
-Euskal Etxeen agurrak
-Musa
-Harrijasotzaileak (2015ekoa)
-Zozketak

Azaroaren 20an, ostirala

-'Jaiaren Izeba', etxez etxe musikaren erritmoan (2015ekoa)
-Jasone Agirre legebiltzarkidearen agurra
-Gatzaga, bisita birtuala
-Txupinazoa (2015ekoa)
-Kiroldegia, ibilbide birtuala
-Erromeria (2015ekoa)

Azaroaren 21ean, larunbata

-Danborrada (2015eko)
-FEVAko lehendakari Arantxa Anituaren agurra
-Kiroldegia, ibilbide birtuala
-Euskal etxeen agurrak
-2020ko Emanaldi birtuala (Euskal etxeetako dantza taldeek bidalitako bideoak)
-Zozketak

Azaroaren 22an, igandea

-Plaza dantzak (Udalaren baimena lortuz gero zuzenekoa izango da)
-Azken Agur bazkaria (2015ekoa)
-Euskara ikasleen hitzak
-Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentearen agurra
-Dantza emanaldia (2015ekoa)

Azaroaren 23an, astelehena

-Argentina osoko pilotarien agurra
-Jostunen tea (2015ekoa)
-Hipodromoa, bisita birtuala
-Zozketa
-Azken agurra

Macachingo Euskal Etxea Facebook-en, Centro Vasco Euzko Alkartasuna.
Macachingo Euskal Etxea Instagram-en, cvmacachin



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia