euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Haritz bat landatu du Viedma eta Patagonesko Aberri Etxeak Immigranteen Plazan bere 24. urtebetetzea ospatzeko

2020/11/18

Rocio Basterra Euskal Etxeko lehendakariak eta Pedro Pesatti Viedmako alkateak haritz bat landatu zuten (argazkia Viedmako udala)
Rocio Basterra Euskal Etxeko lehendakariak eta Pedro Pesatti Viedmako alkateak haritz bat landatu zuten (argazkia Viedmako udala)

PUBLIZITATEA

Viedma, Argentina. Carmen de Patagones (Buenos Aires probintzia) eta Viedma (Río Negrokoa) hirietako euskal gizataldea batzen dituen Euskal Etxeak 24 urte bete ditu eta oso proposamen interesgarriak sortuz egin du, komunitatearekin partekaturik; batzuk aurrez aurrekoak izan dira, beste batzuk, online. Aurrez aurreko ekintzen artean bi azpimarratuko ditugu: bost egunetan zehar euskal jantzi tipikoak jarri dituzte erakusgai bi hirietako hainbat dendatan. Eta azaroaren 14an, berriz, Viedmako Udalak oparitutako haritz bat landatu zuten Euskal Etxeko lagunek Immigranteen Plazan.


[Euskal jantzi tipikoak Viedma eta Patagoneseko dendetako erakusleihoetan]

Online proposamenei hasiera emateko, Rocio Basterra Euskal Etxeko lehendakariak lehenengo agurra eskaini eta ‘Belaunaldiko Aurreskua’ aurkeztu zuen. Aurreskua, Lagun Onak dantza taldeko lehenengo irakaslea izan zen Maria del Carmen Elzaurdiak eta Imanol Basterra gazteak dantzatu zuten.

Euskal Etxeko ‘Abestu beti’ koruak ere partekatu zuen bideo bat eta Euskal Etxearen historia gogora ekartzeko, garai guztietako lehendakariek eta zuzendaritza batzordeetako kideek pasadizoak kontatu zituzten.

25 urte liburu batean

Urteurrenaren baitan, datorren urtean 25. urteurrena ospatzeko argitaratuko duen liburuaren proiektua aurkeztu zuen Euskal Etxeak. Liburua talde lanaren emaitza izango da eta bi ardatz izango ditu, denbora eta kokapen geografikoa: “Alde batetik 25 urte hauetan gertatutakoa kontatu nahi dugu; bestetik, garrantzi handia du gure Euskal Etxea Ipar Patagonian dagoela aipatzea, eta honako emigrazioak izan zituen berezitasunak marraztea”. Proiektuaren arduraduna Ruben Suarez da, elkarteko kultur arduraduna.

Aberri Etxea Facebook-en, Centro Vasco Viedma-Patagones
Aberri Etxea Instagram-en, @aberri_etxea



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia