euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EHAA Buletin Ofizialak datozen egunetan argitaratuko ditu 2020ko Premia Larriko dirulaguntzen emaitzak

2020/11/18

 Premia Larriko dirulaguntzen Ebaluazio Batzordearen agiriak
Premia Larriko dirulaguntzen Ebaluazio Batzordearen agiriak

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Deialdi horri dagokion Ebaluazio Batzordea bildu eta aurkeztutako kasu eta baldintzen arabera erabakiak hartu ondoren, EHAA Buletin Ofizialak datozen egunetan argitaratuko ditu eta ofizial egingo beraz 2020ko Premia Larriko dirulaguntzen emaitzak. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk bere Facebook-en adieraz duenez, 7 herrialdetako 112 familientzako laguntzak onartu dira. Familia horien % 82,14ren buruak, familian aldizkako diru-sarrerarik ez duten emakumeak dira.

Gogora dezagun premiako dirulaguntza hauek euskal etxeen bitartez bideratzen direla eta atzerrian dauden euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia-faltan dauden pertsonei laguntzea daukatela helburu. Aurtengo deialdiak 202.000 euroko kopurua banatuko du.

Alavarez Aranburuk komentatu duenez, "programa hau aproposa da kanpoko euskal komunitateko pertsona behartsuenekin lankidetzan aritzeko, migrazio-esperientziak ez baitira beti arrakastatsuak izaten".



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia