euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Macachingo dantzariak lagun, Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxeak bere 20. urtemuga ospatu zuen

2012/10/03

20. urteurreneko bazkariko irudiak (argazkiak EE)
20. urteurreneko bazkariko irudiak (argazkiak EE)

PUBLIZITATEA

Duela bi hamarkada elkartearen proiektua abian jarri zutenen omenez, erakundearen hogeigarren urteurreneko bazkaria burutu zuten Zelaiko Euskal Etxea-ko kideek joan den uztailaren 29an. Gonbidatuei dagokienez, azpimarratu behar da herriko euskaldunak ez ezik, Macachingo dantza taldeko neska-mutilek ere hartu zutela parte Hiriaren inplikazioa izan zuen jai honetan. Elkarretaratzean, garai guztietako etxeko lagun eta kolaboratzaileak izan ziren gogoan. Eta festari amaiera emateko, brindisa eta urtebetetze tarta partekatu zuten bildutakoek.

Santa Rosa, Argentina. Maiatzean ekin zioten La Pampa probintzia argentinarreko hiriburuko euskaldunek euren euskal etxearen 20. urteurreneko ospakizunari. Urtebetetzea zela eta, ‘Euskal Irudiak’ argazki erakusketa antolatu zuen Zelaiko Euskal Etxeak, La Pampara heldu ziren euskaldun haien irudiak, batetik bildu, eta bestetik zabaltzeko asmoz.

Ekimenekin jarraitzeko, urtebetetzeko bazkaria eskaini zion euskal etxeak bere komunitateari uztailaren 29an. “Batzuek galdetuko diote euren buruari zergatik bildu ziren euskal etxea sortu zuten euskaldun haiek… zerk bultzatu zituen proiektu honekin hastera… seguruenik gure barruan oraindik ere dagoen sentimendu berbera izango zen, alegia arbasoekiko eta gure erroekiko maitasunak”, azaldu digute dute Santa Rosako euskal etxeko lagunek.

Urtemugako bazkaria

Urteurren egunean bertan, egun osoko ospakizun egun nahusi hau abiatzeko, Argentinako eta Euskadiko ereserkiak abestu zituzten bertaratutakoek bi herrietako banderak lekuko eta protagonista. Dantzak eta dantza erakustaldia, ondoren, Macachingo Eusko Alkartasuna euskal etxeko Gure Ametsa dantza taldearen eskutik heldu ziren, haiek arduratu baitziren agurra eta dantza tipikoak egiteaz. Emanaldia bukatutakoan, itsaski kazola zerbitzatu zitzaien bertara joandako guztiei, bizia eta alegera joan zen bazkarian, eta bazkalostean oroigarri batzuk zozketatu ziren.

Urtebetetze guztietarako ohi den bezala, Zelaiko Euskal Etxearen 20. urtemugarako ere, pastel berezia prestatu eta partekatu zen. Tarta eta brindisarekin agurtu zituzten etxe anfitrioiko kideek gonbidatu guztiak. Gogora dezagun, euskal etxeko gaurko zuzendaritzan, honako lagunak direla partaide: Angel Baraybar, Luis Urretavizcaya, Diego Ariel Ansin, Jose Antonio Sarasola, Delia Sansinanea, Jose Elorza, Haydee Alicia Semper Hernandorena, Dora Valsechi Sarratea, Sergio Lino Yurrita, Alberto Anzuanelli, Guilllermo Basterra, Ester De la Mata, Blanca Gaia, Sergio Daniel Lino (semea), Teresa Uriza, Maria de los Angeles Sarasola eta Luis Alvarez Mujica.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia