euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bartzelonako EH Sona! jaialdiko sarrerak salgai daude: Berri Txarrak, Doctor Deseo, Sociedad Alkoholika...

2012/10/03

EH Sona! jaialdia Bartzelonako Euskal Etxearen urteroko ekimen nagusienetakoa da
EH Sona! jaialdia Bartzelonako Euskal Etxearen urteroko ekimen nagusienetakoa da

PUBLIZITATEA

Indartsu dator aurten Bartzelonako Euskal Etxearen euskal musika jaialdia, EH Sona! delakoa. Urtero legez Euskal Herriko musika estilo eta talde sorta zabala ekarriko du euskal elkarteak hirira, eta aurtengoan gainera entzule asko bilduko dituzten izen handiak dira tartean. Jaialdia urriaren 26ean abiatuko da, Lauroba taldearekin eta abenduaren 16ean itxiko du Berri Txarrak talde nafarrak. Sarrerak salgai dira jada eta internet bidez eskura daitezke.

Bartzelona, Katalunia. Bartzelonako Euskal Etxetik jakinarazi dutenez, salgai dira jada Herria Sona! 2012 jaialdiko kontzertuetarako sarrerak. Ohi bezala, musika aukera zabala prestatu du euskal elkarteak: pop, rock, funk, jazz, indie, hip hop eta metala, besteak beste. Horrez gain, jarraitzaile ugari dituzten zenbait talde ere izango dira jaialdian eta, hori guztia dela eta, sarrerak lehenbailehen hartzea komeni da.

Hona hemen kontzertuen egitaraua eta sarrerak internet bidez eskuratzeko helbideak:

-Urriak 26: Lauroba. Pop kontzertua, doan. Passeig del Born-en, 20:00tan.

-Urriak 27: Lisabö + Ama Say. Rock esperimentala. Apolo 1 aretoan, 20:30h. Sarrerak: 12€ aldez aurretik, 15€ takilan. Internet bidez sarrerak erosteko: www.barrabarra.eu eta www.codetickets.com.

-Urriak 30: Etxe. Rock kontzertua. Euskal Etxean, 22:00etan. Sarrera: 3€ aldez aurretik (bazkideak doan), takilan 5€. Sarrerak erosteko: www.barrabarra.eu

-Azaroak 2: The Hot Wok. Funk/Jazz kontzertua. Euskal Etxean, 22:00tean. Sarrerak: 3€ aldez aurretik (bazkideak doan), takilan 5€. Sarrerak erosteko: www.barrabarra.eu

-Azaroak 3: The Sparteens. Yeye kontzertua. Fontanan, doan, 22:00etan.

-Azaroak 9: Kherau. Folk kontzertua. Euskal Etxean, 22:00tan. Sarrera: 3€ aldez aurretik (bazkideak doan), takilan 5€. Sarrerak erosteko: www.barrabarra.eu

-Azaroak 10: We Are Standard. Indie kontzertua. Bikini aretoan, 21:00etan. Sarrera: 15€. Sarrerak erosteko: www.barrabarra.eu

-Azaroak 16: Ruper Ordorika. CAT aretoan, 22:00etan. Sarrerak: 10€ aldez aurretik, takilan 12€. Sarrerak erosteko: www.barrabarra.eu

-Azaroak 17: Norte Apache. Hip Hop kontzertua. Euskal Etxean, 22:00etan. Sarrerak 3€ aldez aurretik  (bazkideak doan), 5€ takilan. Sarrerak erosteko: www.barrabarra.eu

-Azaroak 23: Doctor Deseo. Pop/rock kontzertua. Razzmatazz 2 aretoan, 21:00etan. Sarrerak: 15€ aldez aurretik, 18€ takilan. Sarrerak erosketeko: www.barrabarra.eu

-Azaroak 24: Peachy Joke. Indie kontzertua. Euskal Etxean, 22:00etan. Sarrerak: aldez aurretik 3€, takilan 5€. Sarrerak erosteko: www.barrabarra.eu

-Azaroak 30: Soziedad Alkoholika. Metal kontzertua. Apolo 1 aretoan, 21:30etan. Sarrerak 15€. Sarrerak erosteko: www.barrabarra.eu eta www.codetickets.com

-Abenduak 1: DJ Makala. Euskal Etxean, 21:00etan. Doan. 

-Abenduak 16: Berri Txarrak. Rock kontzertua. Lekua eta sarreren prezioa iragartzeke.

-Informazioa osoa eta taldeen musika entzuteko, jo EH Sona! jaialdiaren webgunera, hona



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia