euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kotoiaren Lurra EEak Chacoko Diputatuen Ganbarak immigranteei egin zien omenaldian parte hartu zuen

2010/09/08

Oscar Bulacio eta Mariana Echarri Chacoko Legebiltzarreko presidente Juan Jose Bergiarekin (argazkia Kotoiaren Lurra EE)
Oscar Bulacio eta Mariana Echarri Chacoko Legebiltzarreko presidente Juan Jose Bergiarekin (argazkia Kotoiaren Lurra EE)

PUBLIZITATEA

Euskaldunek eta beste immigrante komunitateek Argentinako eraikuntzan, eta zehatzago, Chacoko garapenean, izan zuten partaidetza eskertu zuen joan den astelehenean probintzia honetako Diputatuen Ganbarak. Horretarako omenaldi berezia egin zuten, gizatalde horien partaidetza bereganatu zuen ekitaldi batekin. Bertan izan zen Kotoiaren Lurra Euskal Etxea, Zuzendaritza Batzordeak ordezkatua. Oscar Bulacio, Xavier Canteros eta Mariana Echarri izan ziren euskal banderariak.

Resistencia, Argentina. Chaco probintzia argentinarrak joan den astelehenean, irailaren 6ean, Immigrantearen Eguna ospatu zuen hainbat ekitaldiekin, atzerritik etorritako gizatalde desberdinek probintziaren garapenean izandako ekarpena aintzat harturik. Kari honetara Diputatuen Ganbarak omenaldi berezia egin zien 'probintziako arraza arragoa' osatzen duten gizatalde desberdinei. Kotoiaren Lurra Euskal Etxea izan zen gonbidatuen artean, Chacoko omendutako gainerako immigrante taldeen ordezkariekin: italiarrak, kroaziarrak, ukrainiarrak, grekoak, txekiarrak, serbiarrak eta poloniarrak.

Chaco Omenaldia 2010

[Chacoko Euskal Etxeko ordezkariak omenaldia jaso zuten gainerako taldeetako ordezkariekin Diputatuen Ganbaran (argazkia Kotoiaren LurraEE)]

Legebiltzarreko presidenteak, Juan Jose Bergiak, 'immigranteek Chachoko garapenean izan zuten garrantzia' azpimarratu zuen, 'euren ahalegina eta bizitzak lur hau handi egiteko utzi' zituztela gehituz.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia