euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur aurkeztuko da .eus domeinua EHUn eta 2014ko apirilean sarean egongo da erabilgarri

2013/06/21

PuntuEus logoa
PuntuEus logoa

PUBLIZITATEA

Urte bateko ebaluatze prozesuaren ondoren eta 5 urteko lanari esker, ICANNek .eus domeinua onartu du. Irabazi-asmorik gabeko erakunde honek Interneteko domeinuak eta IP helbideak ematen ditu. Domeinu honek aurrekari bat dauka: 2005ean onartu zen .cat, katalanez. Gaur aurkezpen ekitaldi ofiziala egingo dute EHUn eta, besteak beste, Lehendakaria egongo da bertan.

Donostia-San Sebastián. PuntuEus erakundea 2008ko apirilaren 2an jaio zen, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea osatzen duten 50 erakundeak (Euskaltzaindia, EiTB, EHU, Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkartea eta Elhuyar, besteak beste) ordezkatzeko helburuarekin. Proiektu honen asmoa euskara eta euskal kultura bultzatzea da.

ICANNek .eus egitasmoa onartu zuenean, sustatzaileek hau esan zuten: “.eus domeinuaren benetako bidea orain hasten da. Bost edo sei hilabete beharko ditugu falta diren pausoak emateko, eta, abian dagoenean, erabiltzea, ezagutzera ematea eta indartzea izango da zentzua emateko bidea”.

Egitasmoaren arduradunen esanetan, “Internetek, kultura-aniztasuna mailarik gorenean kokatzen du eta, horren baitan, gaur egun euskarak eta euskal kulturak Interneteko aterpe teknologiko propioa izan dezakete: .eus domeinua.” Hari beretik, domeinu honek euskara beste hizkuntzen mailan kokatuko duela diote.



Komentarioak

  • Erantzuna Seba-ri

    Eskatzea eta eskuratzea posible denean denean halaxe egiteko asmoa daukagu. Datorren urterako, beraz, adierazitako daten arabera.

    EuskalKultura.com, 2013/06/21 19:04

  • .eus

    Nohizko euskalkultura.eus?

    Seba, 2013/06/21 18:25

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia