euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bestelako aukerarik ez daukatenentzat, internet bidezko mintzapraktika proposatzen du Mintzapraktika.org webguneak

2007/10/22

Mintzakide batzuk euskaraz solasean (Arg. Mintzapraktika)
Mintzakide batzuk euskaraz solasean (Arg. Mintzapraktika)

PUBLIZITATEA

Mintzapraktikaren programaren mugimendua duela urte dexente sortu bazen ere, hau ere modernizatu egin da eta mintzapraktika.org webgunea aurkeztu berri da, aparta Diasporako hainbat euskara ikasleen egoerarako. Izan ere, egitasmo honek mintzapraktika taldeentzako erreferente eta plataforma bilakatu nahi du. Norberaren herrian mintzapraktika talderik aurkitzen ez duenak euskaraz hitzegiteko aukera beregana dezake internet bidez Skype bidezko taldeei esker. Aukera berri bat ireki dute klaseetan ikasitakoa behar bezala finkatu eta praktikatu nahi dutenentzat. Hori bada zure egoera, zergatik ez saiatu.
Mintzapraktika egitasmoa 'presentzialak' Euskal Herriko 40 herritan daude martxan, 400 bat taldetan banaturik, eta bi mila lagun inguru biltzen dituzte. Parte-hartzaileen zaletasunak, adina, bizitokia eta ordutegiak kontuan hartuz, hiru, lau edo bost laguneko taldeak osatzen dira. Astean behin biltzen dira gutxienez eta horrez gain, taldeak elkar ezagutzeko ekintza osagarriak antolatzen dira. Egitasmoak ikasturteko iraupena du eta ekainean “Mintza Eguna” ospatzen dute parte-hartzaile guztiek.

Orain gainera, mintzapraktika taldetan parte hartzeko aukera berri bat dago mintzapraktika.org webguneari esker. Orain arte eskainitakoari mintzapraktika birtuala gehitu zaio, besteak beste agendaren berri emateko, ekitaldietako argazki eta bideoak jartzeko, albisteak kaleratzeko edota Internetez Skype bidezko mintzapraktika saioetan parte hartzeko. Honi esker ikaslea edozein tokitan bizi dela ere aukera ezinhobea izango du euskaraz hitz egiteko, kasu honetan sarearen bidez.

Webgune berriak beste hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, besteak beste egitasmoa nondik datorren azaltzen du, txat gela eta foroak eskaintzen, mintzalagunen blogak kontsultatzeko eta norberarena sortzeko aukera ematen… Gunea oraindik proba fasean badago ere izango denaren ideia argia egin daiteke jadanik dagoenari begiratu bat emanda. Baina Euskal Herrian bizi bazara edo mintzapraktika presentzialak eskaintzen dituen herri batean, balia ezazu aukera eta gerturatu hurbilen duzun euskaltegi edo Euskara Elkartera.


Lotura interesgarriak

Mintzapraktika webgunea
mintzapraktika.org


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia