euskal diaspora eta kultura

2014/03/10
PUBLIZITATEA
San Frantzisko, AEB. Ostiralean, martxoaren 14ean, San Frantzisko hegoaldean dagoen Basque Cultural Center elkarteak Fermin Muguruza musikari irundarra hartuko du. Muguruzak "No More Tour" dokumentala aurkeztuko du bertan, Basque Educational Organization (BEO) erakundeak urtero antolatzen duen euskal zinema sailaren baitan.
Dokumentalak Muguruzak 2013 urtean egin zuen "No More Tour" birako irudiak jasotzen ditu. Bira hau Muguruzaren azkena izan zitekeela esanez aurkeztu zen, eta bost hilabetetan 55 kontzertu eman zituen musikari ezagunak. Dokumentalaren zuzendariak Daniel Gomez eta Muguruza bera dira.
Emanaldia arratsaldeko zazpietan hasiko da eta Muguruzak berak aurkeztuko du. Ondoren, musikariarekin solasteko aukera izango dute ikusleek. Emanaldira joateko beharrezkoa da aldez aurretik lekua gordetzea, e-maila bidaliz BEO-ra (info@BasqueEd.org) edo Facebook bidez.
Informazio gehiago, BEO-ren webgunean.