euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko-Brasildar Etxeak bere lehenengo 'Semana Basca' antolatu du Sao Paulon, 2011ko irailaren 2tik 4ra

2011/08/22

Itapeviko Eusko-Brasildar Etxeak antolaturiko 'I Semana Basca'n arituko diren Joseba Gotzonen eta Eusko Indarra Euskal Dantza Taldearen afixak
Itapeviko Eusko-Brasildar Etxeak antolaturiko 'I Semana Basca'n arituko diren Joseba Gotzonen eta Eusko Indarra Euskal Dantza Taldearen afixak

PUBLIZITATEA

Etengabeko lanen emaitza, dagoeneko hemen da 'I Semana Basca', irailaren 2tik 4ra Brasilgo Sao Paulon euskaldunen eta euren lagunen bilgarri izango den ekimena, besteak beste Euskal Herritik Joseba Gotzon kantariaren partaidetza eta Uruguaiko Montevideotik Eusko Indarrako euskal dantzarien partaidetza bilduko dituen ekimena. Menuaren osagai, euskal musika, dantza, erritmo eta umorea, festa, euskal bazkaria, eta bereziki euskal gogo handiak guztia ongi atera eta lehenengo urratsa izan dadin urteroko hitzordu bilakatzeko, Itapeviko Casa Basco Brasileira/Eusko-Brasildar Etxea antolatzaile.

Sao Paulo, Brasil. Hitza hitz omen, eta heiek agindu eta guk EuskalKultura.com-en bildu genuen bezala, hemen da dagoeneko Itapeviko Eusko-Brasildar Etxeak antolaturiko I Semana Basca. Deialdiko data nagusia iraileko lehenengo igandearekin etorriko da, 4ean, egun horretan egingo baita ekitaldi nagusia, euskal menuko bazkari batez, ondoren euskal musika eta dantza ikuskizun bati bide emateko.

Karia horretara bilduko dira Brasilera, Euskal Herritik, Joseba Gotzon kantaria, Portugaletekoa, Hego Ameriketako eta Sao Paulo bertako euskal ikusleek aurretik ere bertatik ezagutzen dutena; eta Uruguaitik, Eusko Indarra dantza taldea, Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeari atxikia dena.

Ekitaldia gauzatuko den lekua Sociedade Hispano-Brasileira izango da, Casa de España, Anchieta Aretoan (R. Ouvidor Portugal, 541, Vila Monumento, Ipiranga) eta bi zati izango ditu, hala nola bazkaria bera (14:00etatik 15:00etara) eta ondoko ikuskizuna (15:30etatik 17:30etara). Sarrerak (11) 2274-2014 / 2061-5293 telefonoetan daude salgai, 45 errealetan (bazkaria eta ikuskizuna) edo 25etan (ikuskizuna soilik), irailaren 2ra arte.



Komentarioak

  • Congratulations!

    Zorionak Sao Pauloko euskal etxekoeri. I like it

    Maite Irizar, 2011/08/22 12:05

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia