euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporako euskaldunen sarea sarean: euskal etxeek Facebook-en sortu dituzten orrialdeen zerrenda

2011/08/22

Makina bat lagun ditu jada EuskalKultura.com-ek Facebook-en: 3.000tik gora! Milesker hor zaudeten guztioi
Makina bat lagun ditu jada EuskalKultura.com-ek Facebook-en: 3.000tik gora! Milesker hor zaudeten guztioi

PUBLIZITATEA

EuskalKultura.com-ek ez du buletina plazaratuko datozen bi asteotan, irailaren 5era arte. Gu 'oporretan' gauden bitartean oparitxo bat utzi nahi dizuegu egun hauetan ikusmiratzeko: sarean topa daitezkeen euskal Diasporako elkarteen orrialdeen zerrendatxo bat. Gero eta gehiago dira webgunea duten euskal etxeak, eta baita ere Facebook bezalako sare sozialetan orrialdea irekitzen ari direnak. Guk horietako batzuk ekarri nahi izan ditugu hona, denon artean besteenak saltseatu eta apurka apurka zerrenda ahalik eta osatuena egiteko.

Donostia-San Sebastián. Bi asteko etena egingo EuskalKultura.com-en buletinak, irailaren 5ean, astelehena, iztultzeko. Webgunearen barruko mantenimendu eta hobekuntza lanak egiten ari gara egunotan, irailean egongo dira ikusgai, baina munduko euskaldunen berririk argitaratuko ez dugun egunotan, opari txiki bat utzi nahi dizuegu jostatzeko, kuxkuxeatzeko eta aulkitik jaiki gabe bidaiatu ahal izateko: munduko euskal elkarteak birtualki bisitatzeko aukera, euren Facebook-eko orrialdeen bitartez.

Gogoan izan orri hauek ikusi ahal izateko Facebook-en izena ematea beharrezkoa dela batzuetan eta  zenbaitetan euskal etxeak berak lagun bezala onartu behar duela bisitaria.

Ez daude diren guztiak, noski, baina zuen laguntzarekin osatu nahiko genuke zerrenda. Bi aste hauetan, iruzkinen atalean helbide berriak jartzeko gonbitea egiten dizuegu. Euskal etxeak, euskal jatetxeak, dantza taldeak, futbol zale elkarteak... munduan zehar euskaldunak biltzen dituzten taldeen berri izan nahi dugu. Hasteko, honatx lehenengo hurrerapen edo zerrendatxo bat:

EUROPA

-Espainiako estatua:

Bartzelonako Euskal Etxea
Madrilgo Euskal Etxea
Mallorca EE
Murtziako Euskal Etxea
Valladolid EE

-Frantzia:

Bordeleko Euskal Etxea
Pariseko Eskual Etxea
Paueko EE

-Alemania:

Berlingo Euskal Etxea

-Ingalaterra:

London Basque Society 

-Italia:

Associazione Culturale Euskara

HEGOAMERIKA

-Argentina:

Arrecifes EE
Balcarce EE
Baradero EE
Buenos Aires Iparraldeko EE

Chaco EE
Chivilcoy EE
Comodoro Rivadavia EE
Concordia EE
Coronel Pringles EE
General Rodriguez EE
Mar del Plata EE
Mendoza EE
Olavarria EE
Parana Urrundik EE
Posadas Misiones EE
Rio Cuarto EE

Rio Gallegos EE
Saladillo EE
San Juan EE
San Nicolas EE

San Rafael (Mendoza) EE
Villa Maria EE

-Brasil:

Sao Paulo EE

-Kolonbia:

Antioquiako Euskal Ikasketa Zentroa
Bogotako Euskal Etxea

-Paraguai:

Asuncion EE

-Txile:

Txileko Euskal Etxea

-Uruguai:

Montevideo Centro Euskaro
Salto EE

-Venezuela:

Carabobo EE
Caracas EE

IPAR AMERIKA

-Mexiko:

Mexiko EE

-Kanada-Québec:

Quebec-eko Euskaldunak
Vancouver-British Columbia EE

-AEB:

Euzkaldunak EE, Boise
Colorado EE
Fresno Basque Club
Kern County EE
New York Basques
New Mexico EE
South San Francisco Basque Cultural Center
Reno Center for Basque Studies (CBS)
Rhode Island EE
Utah Basque Club
Washington EE

ASIA

-Txina:

Shanghaiko Euskal Etxea

OZEANIA

-Australia:

Sydneyko Euskal Etxea

-Kaledonia Berria:

Amicale Pays Basque Sonc

Zure euskal etxea ez baduzu topatu edo besterik ezagutzen baduzu, gehitzeko edo emendatzeko gonbitea egiten dizugu 'Komentarioa gehitu' atalean. Mila esker, aldez aurretik.



Komentarioak

  • Mila esker

    Zuzendu dugu. Eskerrik asko, Koldo.

    EuskalKultura.com erredakzioa, 2011/08/27 02:23

  • Akatsa esteka baten

    "Kanada-Québec:Quebec-eko Euskaldunak" esteka ez dabil ondo, izan ere, klik eginez gero, MEXIKOkoa ateratzen da. Beste barik, 1000 esker eskaintzen diguzuen zerbitzuagatik!!!

    koldo, 2011/08/24 13:01

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia