euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com zozketa berria: musika eta komikiak eta Ipar eta Hego Ameriketako euskal liburuak

2014/01/02

PUBLIZITATEA

Urte Berriarekin EuskalKultura.com-en zozketa berri baten tenorea ere heldu da. Oraingoan sariak bat baino gehiago dira: komikiak (ingelesez) Kanada eta AEB kostaldeetako euskal baleazaleen abenturez; Kaliforniakoak liburua (euskaraz), hainbat euskaldunek Kaliforniako historian utzitako arrastoez; Euskal Baserri Sukaldaritza liburua (gaztelaniaz), euskal-argentinar batek Argentinako euskaldunen etxeetan gorde den euskal sukaldaritza herrikoiaz; eta euskal musika, egungo folka, Bizkaiko Korrontzi taldeak ateratako azken CDaren eskutik. Parte hartzeko, aski duzu email bat bidaltzea.

Donostia-San Sebastian. EuskalKultura.com-ek zozketa berria abiarazi du, bere harpidedun eta irakurleen artean euskal kultura eta diasporarekin zerikusia daukaten emaitzak banatzeko. Oraingoan, parte hartzeko aski da emaila bidaltzea info@euskalkultura.com helbidera, titulu edo gai gisa 'Zozketarako' ipiniz eta testuan idatziz parte hartzailearen izen-deiturak, posta arrunta helbidea (saria egokitzekotan bertara igortzeko) eta kontaktu telefono bat, eta adieraziz baita ere zozketatzen diren lau sarietatik zein hobesten den. Sariak (bat hautatu behar da) honakoak dira:

1.- "Joanes , Priest of Pirates" komikiaizenpean Guillermo Zubiaga marrazkilaria egile, "Joanes or the Basque Whaler" (Joanes euskal baleazalea) saileko hirugarrena, ingelesez, Estatu Batuetan argitara emana, Newe Yorken bizi den artista euskaldun honen eskutik

2.- "Kaliforniakoak (1533-1848)" liburua, Asun Garikanorena, 495 orrialdetan Kaliforniara heldu ziren hainbat euskaldunen berri dokumentatu ematen duena euskaraz, lehenengo europarrak bertara itsasoz iritsi zirenetik Alta California delako lurralde mexikarra estatubatuarren eskuetara pasatu zen arte, mexikarrek gerla galdurik Guadalupe-Hidalgoko Ituna delako Ituna sinatu behar izan zutela-eta

3.- "Cocina vasca campesina" liburua (liburua gaztelaniaz bada ere, azpi-izenburua badu euskaraz: Euskal Baserri Sukaldaritza), Marita Echave idazle eta sukaldaritzazale euskal-argentinarra egile. 180 orrialdetan euskaldunek Argentinara eramandako sukaldaritzari dagozkion hainbat errezeta biltzen ditu, pasadisoz eta azalpenez hornituta. Argentinan argitaratua

4.- "Korrontzi, tradition 2.1" CDa, Mungiako Korrontzi euskal folk taldeak argitara emandako azkeneko lana, trikitia oinarri munduko beste hainbat aire, tresna eta tradizioren eraginak ere taldearen musikara bildurik, musika alai, fresko eta dantzagarria eskainiz

ZOZKETAN PARTE HARTZEKO

Aski da urtarrilaren 31eko 24:00ak baino lehen emaila bidaltzea info@euskalkultura.com helbidera, izeburu edo gai gisa "Zozketarako" ipinita.

Testuan honako informazio baitaratuz:

-Parte hartzailearen izen-deiturak
-Posta helbide arrunta (kalea, herria, herrialdea)
-Kontaktatzeko telefonoa (dagozkion aurrezenbakiekin)
-Zozketatzen diren lau sarietako zein lortu nahi duzun: 1-komikia, 2-Kaliforniakoak, 3-Sukaldaritza liburua, 4-Korrontzi CDa

OHARRA: posta helbide bakoitzetik partaidetza bakarra onatuko da

Zorte On!

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia