euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Datorren igandea da azken eguna 'Manual de genealogía en Euskal Herria' liburuaren zozketan parte hartzeko

2007/12/27

Juan Carlos Moraren 'Manual de genealogía e historia de la familia en Euskal Herria' (Ttarttalo argitaletxea, 2007) liburuaren azala
Juan Carlos Moraren 'Manual de genealogía e historia de la familia en Euskal Herria' (Ttarttalo argitaletxea, 2007) liburuaren azala

PUBLIZITATEA

Zabalik dago datorren igande gauerdira arte EuskalKultura.com-ek bere irakurleen artean antolatu duen 'Manual de genealogía e historia de la familia en Euskal Herria' liburuaren zozketan parte hartzeko epea. Hala nahi duenak, aski du email bat bidaltzea, argi adieraziz bere izena eta posta helbide arrunta, herrialdea barne. Orain artean honako herrialdeetatik ari dira parte hartzen: Argentina, Uruguai, Txile, Mexiko, AEB, Brasil, Alemania, Kolonbia, Peru, Brasil, Katalunia, Galizia, Espainia eta Frantziatik, eta Euskal Herria, jakina. Emaitzak abenduaren 31ean argitaratuko dira.
Laburtzearren, Argentina izan da argi eta garbi parte hartzeko e-mail gehien bidali duen herrialdea. Honako herri argentinarretatik iritsi zaizkigu e-mailak: Rosario, Mar del Plata, Villa Gobernador Gálvez, General Rodríguez, Ciudad Autónoma de Buenos Aires, La Plata, San Pedro, Resistencia, Chivilcoy, Viedma, Olavarría, Pehuajó, 9 de Julio, Villa Mercedes, Arrecifes, Temperley, Haedo, Ayacucho, Paraná, Posadas, Corpus, General Villegas, San Juan, Santa Fe, Bahía Blanca, Suipacha, San Isidro eta Rauch.

Euskal Herritik, aldiz, honako lekuetatik ari dira parte hartzen orain arte: Barakaldo, Iruñea-Pamplona, Galdakao, Donostia, Hendaia, Balmaseda, Vitoria-Gasteiz, Bilbo, Andoain, Gernika-Lumo, Lezo, Oiartzun, Azkoitia, Getxo, Errenteria, Laudio, Azpeitia, Sopelana eta Mutiloabeiti. Kataluniatik, Bartzelona eta Hospitalet. Galiziatik, Pontevedra. Espainiako estatutik, Guarda (Palencia), Avilés (Asturias) eta Chiclana-tik (Kadiz). Baita Parisetik ere, Frantzian.

Uruguaitik, partaideak iritsi dira Montevideo, Cardal (Florida) eta Ciudad de la Costa-tik (Departamento Canelones). Txiletik, Santiago, Talca eta Concón-etik. Estatu Batzuetatik, Reno, Kalifornia eta Illinois-etik. Alemaniatik, Düsseldorf-etik. Brasildik, Sao Paulo. Kolonbiatik, Bogotá eta Medellín, Antioquía-tik. Mexikotik, Guadalajara eta Toluca-tik. Perútik, azkenik, Lima-tik.

Hauexek orain artekoak. Epeak datorren igande gauerdira arte segitzen du zabalik. Parte hartu nahi duenak aski du e-mail bat bidaltzea hona, argiro adieraziz bere izen-deiturak eta posta helbide osoa, herrialdea barne. Zorte on!


Lotura interesgarriak

Zozketaren iragarkia eta liburuari buruzko xehetasunak
2007ko abenduaren 18an EuskalKultura.com-en argitara emana

Ttartalo argitaletxea
www.ttarttalo.com


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia