euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-en zozketa: Mendiagueren DVDak Euskal Herrira, Italiara eta Argentinara doaz

2013/05/16

Zozketatu ditugun bost DVDak
Zozketatu ditugun bost DVDak

PUBLIZITATEA

Eta iritsi da Jose Mendiagueren bost DVDak zozketatzeko eta oparitzeko eguna. Gogoratu DVDak Jean Bordaxarrek Diasporako bertsolari handia izan zen Jose Mendiagueri buruzko pastorala biltzen duela, Arrokiaga herri xiberotarreko biztanleek 2012ko udan emana, eta Aldudarrak Bideo-ko lagunek grabatua. EuskalKultura.com-ek zozketatu dituen bost bideoak, hona doaz: Euskal Herrira (1), Italiara (1) eta Argentinara (3). Irabazleen izenak, artikuluan. Zorionak eurei, eta oraingoan zorterik izan ez dutenei, ez larritu, egun gutxi barru aterako baitugu hurrengo zozketa, seguruenik askoren interesa piztuko duen liburu sorta!

Donostia-San Sebastián. Zozketatu berri ditugun Jose Mendiagueren bizitzari buruzko pastoralaren 5 DVDek badute jabea! Hona irabazleen zerrenda:

  • Verónica Domingo (Vitoria-Gasteiz, Euskal Herria)
  • Ana María Cigada Lopépé (Buenos Aires Hiria, Argentina)
  • Asociación Civil Centro Vasco Misiones (Posadas, Argentina)
  • Marie Antoinette Goicolea (Pellaro, Italia)
  • Biblioteca Lucio Echaniz, Centro Vasco Arrecifes (Arrecifes, Argentina)

 Zorionak bostoi eta goza ezazue pastoral xiberotar eder hau!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia