euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zozketaren epea igandea arte luzatu dugu, jakin nahi dugu: Zer da zuretzat euskalduna izatea?

2013/06/10

PUBLIZITATEA

Xamarren “Vascos. Su lengua a través de la historia" liburua eskuratzeko zozketaren epea astebete luzatu dugu, ekainaren 16 arte. Oroitu galdera bat proposatzen genizula: Zer da zuretzat euskaldun izatea? Zure iritzia jakin nahi dugu. Erantzunak, email bidez, iruzkin bidez edo Facebook bidez bidal fitzakezu. Zozketan parte hartzeko, ez ahaztu zure datuak erantzunaren amaieran ipintzea, bestela irabazle atera ezkero ez baitugu zurekin harremanetan jartzerik izango.

Donostia-San Sebastián. Zozketan parte hartzeko epea luzatu dugu. Xamarren Vascos. Su lengua a través de la historia liburua (oraingoan gaztelaniazko bertsioa) eskuratu nahi baduzu, hilaren 16a arte, igandea (23:59ean), daukazu aukera. Parte hartzeko ondoko galderari erantzun beharko diozu: Zer da zuretzat euskaldun izatea? Badakigu ez dela galdera xinplea edo erantzun bakarrekoa, baina hortxe duzu erronka. Hiru bide dituzu erantzuna bidaltzeko:

  • Email bidez: Bidal iezaguzu mezu bat info@euskalkultura.com helbidera, gaian “Euskaldun izatea” ipinita. Erantsi zure izen-deiturak, helbide-herri-herrialdea eta telefonoa.
  • Iruzkin bidez: Utzi iruzkin bat Euskal Kulturaren horman, eta aipatutako datuak itsatsi.

GARRANTZITSUA: Gogoratu zure emaila adieraztea; bestela zozketatik kanpo geratzeko arriskua izango duzu, ezin izango baitugu zurekin harremanetan jarri. Dagoeneko erantzun baduzu baina ez baduzu daturik ipini, bidali emaila info@euskalkultura.com helbidera datu horiek azalduz.

Orain arte jaso ditugun erantzunak ikusi nahi badituzu, hemen duzu aukera.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia