euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Datorren astean amaituko da NABO 2014ko egutegi zozketarako epea: parte hartu email bat bidaliz!

2013/09/11

PUBLIZITATEA

Denbora aurrera doa eta astebete baino ez da falta EuskalKultura.com-ek antolatu duen NABOren 2014rako egutegiaren bost aleen zozketa egunerako. Irabazleek etxean musutrruke jasoko dute hormak eskegiteko den egutegi honen euren alea. Parte hartzeko, aski da emaila bidaltzea, izen-deiturak, telefonoa eta alea posta arruntez bidaltzeko helbidea ipinita. Azken eguna irailaren 18a da, gauerdiz.

Donostia-San Sebastian. EuskalKultura.com-ek NABOren partaidetzari esker eratzen du zozketa, bestela normalean NABOko kide diren euskal etxeen bidez eros baitaiteke egutegia, urtero Estatu Batuetako eta Kanadako euskal elkarteak biltzen dituen federazioak argazki eta gai desberdinak hautatuz moldatua.

Zozketan parte hartzeko aski duzu emaila bidaltzea info@euskalkultura.com helbidera, izenburuan 'Zozketarako' ipinita. Barnean idatzi zure izen-deiturak, telefonoa eta helbidea (kalea, herria eta herrialdea).

Partaidetza bakarra onartuko da helbide elektroniko bakoitzeko.

Emailak jasotzeko azken epea irailaren 18a izango da, gaueko 24:00etan. Emaitzak irailaren 20ean jakinaraziko dira buletinean eta webgunean. Errazagoa ezin! Izan zorte on!

-Mila esker NABOri bere lankidetzagatik
-Nevada-Renoko Unibertsitateko euskal argitaletxea



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia