euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azken orduak dituzu 'Euskera para dummies' liburuaren zozketan parte hartzeko: ez galdu aukera!

2012/09/04

Maitena Mugica (eskuinean) eta bere lagun Cecilia Lejarreta, Buenos Aires probintzia argentinarreko Tandilgoak biak, jaso zituzten uztaileko zozketako 'Euskera para dummies'en bi aleak (argazkia EuskalKultura.com)
Maitena Mugica (eskuinean) eta bere lagun Cecilia Lejarreta, Buenos Aires probintzia argentinarreko Tandilgoak biak, jaso zituzten uztaileko zozketako 'Euskera para dummies'en bi aleak (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Gaur gaueko hamabietan, ordu kontinental europarrean, bukatuko da epea EuskalKultura.com egiten ari den 'Euskera para dummies' liburuaren zozketan parte hartzeko. Hiru dira zozketatuko diren aleak: bat parte hartzen duen harpidedunarentzat, bestea honek harpidetu duen lagunarentzat, eta hirugarrena, saridunak hautatutako euskal etxe, liburutegi edo euskara irakaslearentzat. Garaiz zaude, eta seguru liburua gustatuko zaizula, zuretzat edo lagunen bati oparitzeko!

Donostia-San Sebastian. Uztailean egin genuen zozketan, Argentinako Buenos Aires probintzia barnealdeko bi neska tandildar (Tandil herrikoak) jaso zituzten orduan zizketatu genituen bi aleak. Dagoeneko eskuetan dauzkate euren aleak, posta arruntez bidaliak.

Oraingoan parte hartzea ere gauza erraza duzu. Harpideduna izan behar duzu (harpidetzea hemen egiten da), eta zure lagun bat harpidetu, haren baimenarekin, jakina. Gero email batera bien datuak bildu behar dituzu, izen-abizenak, herriak, helbideak eta nahi baduzu telefonoak, saridun suertatzen bazara zu(r)ekin komunikatu eta liburua bidal ahal izan diezaizuegun.

Email berean, zuk hautatzen duzun euskal etxearen, liburutegiaren edo euskara irakaslearen izena edo datuak ere behar dituzu adierazi, hirugarren ale bat eurei ere bidali ahal izan diezaiegun.

Erraza da,ikusten duzunez. Emailak jasotzeko epea gaur asteartea gaueko 24:00etan bukatuko da, ordu europar kontinentalean. Emaitzak biharko buletinean eta webgunean adieraziko ditugu.

Izan zorte on!

Parte hartzeko oinarri edo jakingarri batzuk

-Parte hartzeko aukera bat baino gehiago lor ditzakezu harpidedun bat baino gehiago eginez. Kasu bakoitzean prozesu bera segitu beharko duzu eta harpidedun berri bakoitzeko mezu berri bat bidali, beti aurretik aipatutako datu horiek guztiak baitaratuz

-Ez da onartuko pertsona diferenteak email helbide berarekin harpidetzea. Alegia, e-mail bat dagoeneko harpidedunen datu-basean badago, ez da harpidetza berririk onartuko helbide horretara

-Liburuak posta zertifikatuz bidaliko zaizkie saridunei, parte hartzeko emailean adierazitako helbideetara, Editorial para Dummies eta EuskalKultura.com-en politesia kari

-"Euskera para Dummies" salgai dago interneten; erosteko, jo hona (paperezko bertsioak 9 euro balio ditu; liburu elektroniko bezala ere eros daiteke, merkeago).

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia