euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chascomusko EEk bere zine-eztabaida ekimeneko hirugarren saioa egingo du larunbatean, 'Haize Gaztea'k eratuta

2009/08/06

Hitzaldi/zine/eztabaida saio hauetako aurreko aldi bat
Hitzaldi/zine/eztabaida saio hauetako aurreko aldi bat

PUBLIZITATEA

Chascomus herri argentinarreko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak aditzera eman duenez, euskal etxe barneko Haize Gaztea eta Eusko Hazia-ko gazteek eraturik, datorren larunbatean bere hitzaldi/zine/eztabaida ekimeneko hirugarren emanaldia bat egingo da, elkartearen egoitzan eta kasu honetan 'Transizioa Euskal Herrian' gaiari lotua, horretarako sarrera eta testuingurua Cesar Arrondoren hitzek ipiniko dutela, ondoren Julio Medem zuzendari donostiarraren 'La pelota vasca' proiektatuz eztabaidari bide emateko.

Chascomus, Argentina. Ekitaldia datorren larunbatean, agorrilak 8, iluntzeko zazpietatik aurrera gauzatuko da euskal etxearen egoitzan eta gaia oraingoan 'Transizioa Euskal Herrian' izango da, Franco generala hil zenetik gaurdaino. Ekitaldi barnean 'La pelota vasca' filma proiektatuko da, euskal gatazkaren aurrean dauden jarrera desberdinak azalduz, adierazi du Zingirako Euskaldunak-ek ohar batean.

Chascomuseko Euskal Etxeak azaltzen duenez, Formakuntza Hitzaldi ziklo hau publiko orokorrari zabalik dago eta ekainaren 25ean hasi zen, Gernika gaitzat harturik, bigarren batean 'Operacion Ogro' filma eskainiz ETAren gaia tratatzeko.

Hirugarren honetan, beti ere orden kronologikoa segituz, Cesar Arrondoren hitzaldi testuinguruemaile batekin hasiko da ekitaldia, ondoren La pelota vasca proiektatzeko eta azkenik eztabaidari bide emateko. Euskal Etxeak aukera hau Cesar Arrondori bere esker ona adierazteko baliatu nahi du, saio hauek koordinatzen emandako lanagatik.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia