euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Alberto Sarramonek Argentinako euskal presentziari buruzko hitzaldia eman zuen Zingirako Euskaldunak-en

2009/05/25

Alberto Sarramone (eskubian) Cesar Arrondo irakaslearekin Zingirako Euskaldunak Euskal Etxean (argazkia ChascomusEE)
Alberto Sarramone (eskubian) Cesar Arrondo irakaslearekin Zingirako Euskaldunak Euskal Etxean (argazkia ChascomusEE)

PUBLIZITATEA

Joan den maiatzaren 16ean Zingirako Euskaldunak Euskal Etxean, Chascomusen, Alberto Sarramone idazle eta ikerlariak eman zuen hitzaldiak jakinmin handia sortu zuen. Sarramonek 'Euskal aztarna Argentinan' gaia izan zuen hizpide eta bere hitzak interes handiarekin entzun zituzten bertara bildu ziren lagunek. Chascomus hirira egin zuen bisitan Sarramonek hainbat komunikabideekin elkarrizketak egin zituen eta Liliana Denot Intendenteak Udal Jauregian harrera egin zion.

Chascomus, Argentina. Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak Chascomus hiriaren 230. urteurrenarekin bat egin du hainbat ekitaldiekin azken hilabeteetan. Azkenetako bat joan den maiatzaren 16ean Alberto Sarramone idazle eta ikerlariak euskal elkartean eman zuen hitzaldia izan zen. Aurretik hiriko Intendente Liliana Denotek harrera egin zion Udal Jauregian, eta jarraian hainbat komunikabideekin elkarrizketak egin zituen euskal gaietan adituak. Azkenik, idazleak 'hitzaldi bizi eta aberasgarria eskaini zuen euskal etxean' euskal elkartetik EuskalKultura.com-i agertu diotenez. 

Hitzaldiaren gaia euskaldunek Argentinan utzi zuten --duten-- aztarna izan zen eta entzuleek interes handiz hartu zituzten Sarramoneren azalpenak. Jarduerari hasiera emateko Matia Laura Eguren elkarteko presidenteak ongi etorria eman zien entzuleei, eta jarraian Cesar Arrondo irakasleak Sarramoneren profila egin zuen, bere ibilbidea laburtuz.

Visita Alberto Sarramone 2009 001

[Zingirako Euskaldunak elkartean Alberto Sarramoneren hitzaldia entzun zuten lagunak (argazkia ChascomusEE)]

Hitzaldiak entzuleen jakinmina piztu zuen eta bukatu ostean galdera eta kontsulta ugari egin zizkioten hizlariari.

Euskal etxeko Zuzendaritza Batzordeak hurrengo hitzaldia iragarri du jada: ekainaren 6ean gauzatuko da eta gaia ETAren historia eta aktualitatea izango da. 19:00tan euskal etxean.

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia