euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zingirako Euskaldunak-ek antolatutako XVII. euskal festak 800 pertsona baina gehiago bildu zituen Chascomús-en

2007/11/20

Euskal dantzen erakustaldia txikien eskutik
Euskal dantzen erakustaldia txikien eskutik

PUBLIZITATEA

Urtero legez, Chascomús-eko Euskal Etxeko kideek ohiko euskal festa nagusia antolatu zuten bertako Bochístico klubean eta 800 pertsona baino gehiago bertaratu ziren ospakizunetara. Hitzordu hau zinez errotuta dago herrian eta aukera ematen die euskal jatorrikoak ez diren chascomustarrei euren auzo eta lagun euskaldunekin biltzeko euskal kutsuko ekitaldi batean eta, baita ere, Euskal Etxearen baitan lanean ari diren taldeen lana hurbilagotik ezagutzeko, urtean zehar egindako hamaika saio eta ahaleginen emaitza baita EEko haur eta gazteen taldeek bertara ikusgai daramatena.
Zingirako Euskaldunak-ek antolatutako urteroko euskal festa azaroaren hiruan ospatu zen eta Mesedeetako Amaren Katedralean egindako mezarekin ekin zitzaion egunari. Ondoren Independencia plazan landatuta dagoen Gernikako Arbolaren kimua bedeinkatu zen eta festa Chascomús-eko Bochístiko klubean garatuko zen erromeria jendetsuari pasatu zion lekukoa, eguna bertan zutelarik bertara bildutako zortziehundik gora jendeek.

[Dantzari txikien taldea euskal dantzen erakustaldi erdian]

[Haurrek Bochístico klubaren oholtza gainean dantzatu zuten Ikurriña handia atzean]

Aurten gainera Buenos Aireseko, La Platako, Necoecheako, José C. Pazeko eta Mar de Platako euskal etxeetako dantzariak ere bildu ziren Chascomuseko lagunekin bat egiteko. Horrez gain, Cañuelas eta Castelliko euskal etxeetako zenbait kideren bisita ere izan zuten Chascomúsen. Urtero moduan, alkatetza berria aukeratu zuten euskal festan eta Graciela Pecotche de Urrutibeheityk Adela Mendiburu de Bigattiri hartu zion lekukoa.


Lotura interesgarriak

Chascomuseko "Zingirako Euskaldunak" Euskal Etxearen berri
www.chascomus.com.ar webgunean

Iazko edizioa, XVI. Euskal Festa Chascomúsen
Euskalkultura.com-en argitaratua 2006ko urriaren 24an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia