euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza Batzordea berritu du 'Zingirako Euskaldunak' Chascomuseko euskal etxeak; Laura Eguren, lehendakari

2007/09/17

Joan den larunbateko Biltzarreko mahai buruan, Bautista Errecart, kargua  uzten zuen idazkaria, eta haren ondoan Jorge Etchepare, kargua uzten zuen lehendakariordea
Joan den larunbateko Biltzarreko mahai buruan, Bautista Errecart, kargua uzten zuen idazkaria, eta haren ondoan Jorge Etchepare, kargua uzten zuen lehendakariordea

PUBLIZITATEA

Chascomús-eko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzia argentinarrean, Zuzendaritza berritu du joan den larunbatean, irailak 15, egina duen Ohiko Biltzar Orokorrean. Agintealdi berria hasiko duen Zuzendaritza Batzorde berriak Maria Laura Eguren dauka lehendakari, eta berarekin batera Teresa Ayerza, lehendakariorde; Pedro Maguregui Larranda, idazkari; eta Graciela Laborde, diruzain, besteak beste.
'Zingirako Euskaldunak'eko Ohiko Biltzar Orokorra joan den larunbatean egin zen, arratsaldeko zazpietan euskal etxearen egoitzan. Bazkide kopuru esanguratsua bertan, iazko txostena eta balantzeak onetsi eta 2007-2009 agintealdirako Zuzendaritza Batzorde berrirako karguen hauteskundea egin zen. Honela osatzen da bazkideen artean epe horretarako hautatutako Zuzendaritza Batzorde berria:

-Lehendakaria: María Laura Eguren
-Lehendakariordea: Teresa Ayerza
-Idazkaria: Pedro Mauregui Larranda
-Idazkariorde: Ana María Sallenave
-Diruzaina: Graciela Laborde
-Diruzainordea: Sebastián Errecart

-Batzordekide Titularra: Yamila Laborde
-Batzordekide Titularra: Maitena Etchepare
-Batzordekide Ordezkoa: Juan Ortega
-Batzordekide Ordezkoa: María Elena Arrarás

-Kontu Ikuskatzaile Titularra: Juan Miguel Arrarás
-Kontu Ikuskatzaile Titularra: Susana Gramajo
-Kontu Ikuskatzaile Titularra: Ana Lía Iriarte
-Kontu Ikuskatzaile Ordezkoa: Jonathan Lahurnagaray
-Kontu Ikuskatzaile Ordezkoa: Carlos Barthé Placenave

['Zingirako Euskaldunak'en Zuzendaritza Batzorde hautatu berria: lehenengo lerroan, esker-eskuin, emakumeak: Yamila Laborde, Maitena Etchepare, María Elena Arrarás, María Laura Eguren, Graciela Laborde, Susana Gramajo eta Ana Lía Iriarte; bigarren lerroan, esker-eskuin, gizonak: Jonathan Lahurnagaray, Sebastián Errecart, Pedro Mauregui Larranda eta Juan Miguel Arrarás]


LOTURA INTERESGARRIAK

Chascomús-eko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxea
www.chascomus.com.ar/centrovasco

Chascomuseko dantzariak Brazzola Antzokiaren arrazabaltzean
2007ko irailaren 6an EuskalKultura.com-en argitara emana

'Zingirako Euskaldunak' eta Gernikako bonbaketaren 70. urteurrena
2007ko maiatzaren 21ean EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia