euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gloria Totoricagüena irakasleak Euskal Ikasketa Zentroa (CBS) eta Nevada-Renoko Unibertsitatea bera utzi ditu

2007/09/15

Gloria Totoricagüena Idahoko Boisen jaiotako irakasle euskalamerikarra (arg. EuskalKultura.com)
Gloria Totoricagüena Idahoko Boisen jaiotako irakasle euskalamerikarra (arg. EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Gloria Totoricagüenak, joan den urteko urtarriletik Nevada-Renoko Unibertsitateko (UNR) Euskal Ikasketa Zentroko zuzendari denak, tupustean utzi du bere kargua eta baita Nevada-Renoko Unibertsitatea bera ere, eta bere trasteak erretiraturik datorren astelehenean ez da jadanik bertan arituko. EuskalKultura.com harremanetan jarria da Idahoko Boisen jaiotako euskalamerikar irakaslearekin, xehetasun eske, baina berak nahiago izan du datorren astean plazaratuko den prentsa oharra aipatu, Euskal Herritik kanpo munduan euskal ikasketa zentro garrantzitsuena den honetan gertatutako gorabehera hau bertan behar bezala azalduko delakoan.
Gloria Totoricagüena Egurrolak, atzo ostiraleraino Nevada-Reno Unibertsitate iparamerikarreko Euskal Ikasketa Zentroko (CBS, Center for Basque Studies) zuzendari izan denak, kargu garrantzitsu hau utzi du, utzi ere 'Diasporaren munduarekin zerikusia duen beste posizio batera' pasatzeko, irakasleak berak gai honi buruz galdeturik emana lukeen azalpenaren arabera. EuskalKultura.com-ek albiste honen xehetasunak baieztatu nahi izan ditu, eta, irakasle euskalamerikarrarekin harremanetan, berak nahiago izan du momentu honetan azalpen gehiago ez ematea, eta datorren astean plazaratzekoa den prentsa komunikazio batean esango direnen bidez jakinarazi hainbat jende ezustean harrapatu duen neurri hau.

Hori guztia dela eta momentuz ez dago batere argi nor izan daitekeen Idahoko irakaslearen lekua hartuko duen pertsonaren izena Zentroaren zuzendaritzari dagokionez, baina pentsa daiteke bitarteko soluzioren bat topatu beharko dutela Unibertsitateko agintariek Renoko Euskal Ikasketa Zentroko hurrengo zuzendari finkoa hautatu eta izendatu arte. Gloria Totoricagüenak 2006ko urtarriletik zen CBSko zuzendari eta Joseba Zulaika antropologo itziartarrari hartu zion ordea.


Lotura interesgarriak

Nevada-Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies
www.basque.unr.edu

Gloria Totoricagüena-ren soslaia, CBSko orrialdean bertan
www.basque.unr.edu



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia