euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chacoko EEak Erakin aldizkariaren 10. alean Zuzendaritza berria eta Ipar Haizea antzerki taldea aurkezten ditu

2010/12/29

Erakin aldizkariaren 10. alearen azala (argazkia ChacoEE)
Erakin aldizkariaren 10. alearen azala (argazkia ChacoEE)

PUBLIZITATEA

Erakin aldizkariaren azken alea, hamargarrena, Kotoiaren Lurra elkarteko kideen eskutan da jada. Euskal etxeak bazkide eta Chaco probintziako erakundeen artean banatzen du aldizkaria eta nahi duen edonork e-mail bidez jaso dezake ere bertsio digitala. Azken ale honetan uztailean aukeratu zuten zuzendaritza berria aurkezten dute eta elkarteko ekimenen berri ematen: azken bi urtetako balioespena, Ipar Haizea antzerki taldearen sorrera eta 2011rako prestatzen ari diren proiektu berriak, besteak beste.

Resistencia, Argentina. Chaco probintziako Kotoiaren Lurra Euskal Etxeak Erakin aldizkariaren azken alea argitaratu du eta elkarteko bazkideen artean banatu. Aldizkariak elkartearen azken ekimenen berri dakar eta, adibidez, joan den uztailean aukeratu zuten zuzendaritza berriaren aurkezpen ofiziala egiten du. 

2010-2012a bitartean zuzendaritza honakoek osatuko dute: Fabio Javier Echarri, lehendakari; Marta Susana Ciruelo Etxepare, lehendakariorde; Oscar Nelson Bulacio, idazkari; Juan Carlos Larramendy, diruzain; María del Huerto Caminos, Stella Cruz Gorricho, Margarita Irigoyen, bokalak; Xavier Canteros,  Luz Monti Arrazate, Haideé Ogara, ordezko bokalak; Ángeles de Dios Altuna de Martina, Exequiel Etcheverry, Pablo Acuña, kontu batzordeko kideak. 

Urtean zehar eginiko ekimenen berri ere ematen du aldizkariak: iraileko Immigrante Eguneko jaia, Cesar Arrondok irailean eman zuen hitzaldia, eta Ipar Haizea antzerki talde gaztearen sorrera. Coco Barredak zuzentzen du talde hau eta datorren urterako 'La Sentencia' antzezlana ari dira prestatzen, 1930eko hamarkadan Chacora heldu zen euskal immigrante baten bizitzari buruzkoa.

Ipar Haizea antzerki taldea

[Ipar Haizea antzerki taldeko kideak (argazkia ChacoEE)]

Horrez gain aldizkariak hainbat kolaboratzailek idatziriko euskal gaiei buruzko artikuluak dakartza: ‘Los baskos en el centenario. Desde el Chaco hasta Santa Cruz’,  Ángeles de Dios Altuna de Martinak idatzia; Fabio Javier Echarriren ‘Uriburu, el golpista’ eta Oscar Nelson Bulaciok idatzi duen ‘Una década con la cultura vasca en el Chaco: 1996-2006' sailaren lehen zatia. 

Aldizkaria e-mailean jaso nahi dutenek mezua mezua bidali behar dute helbide hauetako batera: vascoecharr@yahoo.com edo ulazia2002@yahoo.com.ar.

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia