euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hiru Erreka EEak gaur arratsaldean banatuko ditu bere literatur sariak: Nora Gimenez eta Fabio Echarri garaile

2008/10/17

Fabio Echarri, galardonado con el segundo premio
Fabio Echarri, galardonado con el segundo premio

PUBLIZITATEA

Tres Arroyos herri argentinarreko Hiru Erreka Euskal Etxeak gaur arratsaldean banatuko ditu 'Egiazko edo alegiazko immigrante bati elkarrizketa' izenpean deitu zituen literatur sariak. Irabazleak, Tres Arroyos bertako Nora Gimenez eta Chaco probintziako Fabio Echarri izan dira. Esan bezala, sarien emate ekitaldia Hiru Errekak deitu duen ekitaldi batean izango da, arratsaldeko zazpietan, Euskal Etxearen egoitzean, Sarmiento 375ean.

Tres Arroyos, Argentina. Lehiaketak partaidetza maila garrantzitsua izan duela izan duela adierazi dute Euskal Etxetik eta, aldi berean, jatorri askotako herritarrak hartu dutela parte. Epaimahaia Literatura eta Hizkuntza irakasle diren hiru pertsonak osatu dute: Ana Ardenghi, Alcira Lembi y Dominique Morenok. Euren erabakia izan da lehenengo saria Nora Gimenezi egoztea, Tres Arroyosekoa bera, eta bigarrena Fabio Echarriri, Chaco probintziakoa.

Lehiaketak banatuko dituen sariak --laurehun peso lehenengoarentzat eta hirurehun bigarrenarentzat-- zenbait euskal familiaren ekarpen dira, Delicias de Belgrano Recari familia tarteko eta Castro Lege Estudioa. Horiekin batera izena em,an nahi izan duten beste ekarle batzuk.

Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxetik, gaur arratsaldean Euskal Etxearen egoitzan egingo den ekitaldira inguratzeko deia egiten zaie interesatu guztiei, bertan immigrante eta ondorengo guztiei egingo baitzaie ohore, edozein delarik ere euren jatorria.

Lotura interesgarriak

Hiru Erreka Euskal Etxea
www.hiruerreka.com.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia