euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bere 125. urteurrenaren baitan, Bahia Blancako Unión Vascak antolatuko du Argentinako 2024ko Euskal Aste Nazionala

2023/12/12

2024ko Argentinako Euskal Aste Nazionala Bahia Blancan izango da azaroaren 11tik 17ra, hiriko Union Vasca Euskal Etxea antolatzaile
2024ko Argentinako Euskal Aste Nazionala Bahia Blancan izango da azaroaren 11tik 17ra, hiriko Union Vasca Euskal Etxea antolatzaile

PUBLIZITATEA

Bahia Blanca, Argentina. 2024ko Argentinako Euskal Aste Nazionala Bahia Blancan izango da, bertako Union Vasca Euskal Etxea antolatzaile, azaroaren 11tik 17ra, astelehenetik igandera, kontuan izanik biharamuna, azaroaren 18a, jai eguna dela Argentinan, Burujabetzaren Eguna, eta Euskal Astearen antolatzaileek nahiago izan dutela programa igandean ohiko 'azken agurreko bazkaria'rekin eta ondoko arratsalde pasarekin bukatu, ordezkaritzek lasai parte hartu eta denbora izan dezaten astelehenean lasai etxeratzeko, askotan zientoka kilometrotara dauden euren jatorriko herrietara. Union Vascak bideo plazaratuko du berehala Euskal Astea sustatu eta bertaratzeko gonbitea luzatuz.

Euskal Astea azaroaren 11tik 17ra izango da, astelehenetik igandera, eta ondoko egunean, azaroaren 18an, jai bada ere, ez da jarduerarik antolatuko, ordezkaritzek itzulera lasaiagoa egin ahal izan dezaten

1899an sortua, Bahia Blancako Unión Vasca (Laurak Bat ohia, hasieran eta luzaz Laurak Bat izenez aritu baitzen Euskal Etxea) Argentinako euskal etxee zaharrenetako bat da datorren urtean beteko dituen 125 urteekin, eta beraz munduan ehun urtetik gora dituzten euskal etxeen taldeskako partaide da. Eta zer hoberik 125 urte horiek gainerako euskal etxeetako eta Argentina eta Diasporako andana bat adiskiderekin ospatzea, tartean inguruko herrialdeetako eta Euskal Herritik ere etorritako euskaldunak?

Euskal Astea sustatzeko bideoa

“Hainbat Euskal Aste Nazional daramatzagu bizkar gainean aurretik ere, eta oso eskarmentu ona izan dugu", azaldu dio EuskalKultura.eus-i Union Vascako lehendakari . Horregatik, itxaropenik onenak ditugu honetarako ere, dagoeneko gogo biziz ari gara lanean”, adierazi dio EuskalKultura.eus-i Unión Vascako lehendakari Iñaki Ederrak. Izan ere, duela gutxi Euskal Etxearen bizitzako parte diren talde guztiak egoitzara pintxopote batera deitu eta aukera Euskal Astea sustatzeko bideoa grabatzeko baliatu zuten.

Topaketa handirako urtebete baino gutxiago falta dela, goizegi da hala ere ikuskizun artistikoei buruzko xehetasunak emateko. Antolatzaileek aurreratu diote gure buletinari Euskal Herriko bi talde ekartzekotan daudela, dantza tradizionala eta euskal musika lantzen dituztenak. Aurreratu dezakete baita ere larunbateko gaualdi klasikoaren gertalekua Udal Antzokia izango dela eta hori eta azken eguneko bazkari erraldoia izan ezik, ekitaldi guztiak euren egoitzan, Lavalle 284n, egingo direla. Aupa Bahia!



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia