euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bahia Blanca: 2019ko Euskal Aste Nazionala, asteburuko egitaraua, Azaroaren 8tik 10era

2019/11/08

PUBLIZITATEA

Bahía Blanca, Argentina. Hemen da azkenean Argentinako 2019ko Euskal Aste Nazionala. Egitaraua zabala da, Bahia Blancako Unión Vasca Euskal Etxeko eta hiriko euskal komunitateko kide eta lagunek hartu duten lana --Argentinak bizi duen egoera ekonomiko larriaren testuinguruan gainera-- itzela, bertara isuritako ilusioa ere itzela den bezala. Jende askoren izerdi, ilusio, engaiamendu eta dedikazioaren emaitza da datorren igandean azken agur bazkarian bururatuko dena.

Hona azken hiru egun hauetako egitaraua:

Azaroaren 8an, ostirala
-8etan, Ordezkaritzen harrera eta gosaria.
-12:30etan, bazkaria. Lekua: Soler 444an.
-15etan, Telmo Esnal zuzendariak eta Gari Otamendi dantzari eta musikariek ‘Dantza’ pelikula aurkeztuko dute. Lekua: Plaza Shopping Merkataritza Gunea, Sarmiento 2153an.
-15etan, Euskara eta olgetarako ekintzak. Lekua: Plaza Shopping Merkataritza Gunea, Sarmiento 2153an.
-16:30etan, Mintzodromoa eta Dantza Tailerra Patxi eta Konpania taldearen eta Gari Otamendi eta Aitor Alava dantzarien esku. Lekua: Plaza Shopping Merkataritza Gunea, Sarmiento 2153an.
-19etan, Euskal Abesbatzen Topaketa, Oñatiko Ganbara Abesbatza partaide. Lekua: Rivadavia Liburutegia, Colon 31an.
-21etan, Erromeria, Xabi Aburruzaga partaide, Patxi eta Konpania, euskal etxeetako musikariak. Lekua: Euskal Etxea.

Azaroaren 9an, larunbata
-8etan, Ordezkaritzen harrera eta gosaria, Euskal Etxean
-10etan, FEVAren bilera. Harrera Eusko Jaurlaritzako ordezkariei.
-10etan, Dantza zuzendarien bilera.
-10etan, Abesbatzen zuzendarien bilera.
-10etan, Liburuzainen bilera.
-10etan, Mintzodromo.
-12:30etan, bazkaria. Lekua: Soler 444an.
-17:30/18etan, kalejira. Lekua: Euskal Etxean.
-18:30etan, danborrada. Lekua: Bahia Blancako Udaletxean, Alsina 65ean.
-19etan, Dantza Gaualdia. Lekua: Gran Plaza Antzokian, Alsina 170an.
-21etan, Erromeria Patxi eta Konpaniak animatuta eta Xabi Aburruzagaren musika. Lekua: Euskal Etxea.

Azaroaren 10ean, igandea
-11etan, Meza EEetako banderadunekin, Bahia Blancako Katedralean, Sarmiento 65ean.
-12etan, Dantza Talde guztien Plazako Dantzak. Lekua, Bahia Blancako Udaletxean.
-14:00etan, ‘120 Urte’ Euskal Astearen Agur Afaria. Euskarazko lehiaketen sari-emanaldia. Lekua: Bahia Blancako Nekazaritza Elkartean.
-17:30etan, Azken agurra ordezkaritzei.
Informazio gehiago, Union Vasca Facebook kontuan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia