euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asteburu honetan bilduko ditu Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak 32. Dantzari Ohiaren Jaiko ekitaldiak

2022/06/24

“Euskal dantzariak beti daude dantzatzeko prest eta hori elkarretaratze honen edizio bakoitzean ikusten da“
“Euskal dantzariak beti daude dantzatzeko prest eta hori elkarretaratze honen edizio bakoitzean ikusten da“

PUBLIZITATEA

Mar del Plata, Argentina. Azken urteotan pandemia zela-eta birritan bertan behera utzi behar izan ondoren, datorren larunbat-igandean, ekainaren 25 eta 26an, berreskuratuko ditu Dantzari Ohiaren Jaiak Mar del Platako Euskal Etxeak. Aurten 32. edizioa egiten duen topaketara hirurehun bat dantzari ohi espero dira, urtero elkarretaratze honek lortzen duen belaunaldi arteko integrazio giro berezia nagusi —esaten dutenez “behin dantzari izan dena, bizitza osoan baita dantzari“— eta hori festa honen edizio guztietan egiaztatzen baita.

“Aurten, besteetan ez bezala, ez diegu etorriko diren dantza taldeei ofizialki eskatu ze dantza aurkeztuko duten, ezta ere nola egin behar duten, edo zein musikak lagunduta, asmoa bestelakoa delako. Hurbildu nahi dutenak, eta dantza egiteko gogoa dutenak ongi etorriak izango dira. Izan ere, bat-batekotasuna eta dantza koadroan euskal etxe ezberdinetako jendea batzea da politena”, esan dio EuskalKultura.eus-i Asier Iriberri Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko lehendakariak.

Besteak beste Chascomus, Necochea, Maipu, Tandil eta Buenos Aireseko lagunak bertaratuko dira eta Euskal Aste Nazionalen espiritua berpiztea, beste behin oholtzaratzea eta belaunaldi ezberdinetako dantzariak elkarrekin dantzan aritzea dauka ekitaldiak helburu. Programa bi egunekoa da: ekainak 25ean, larunbat gauean erromeria egingo dute eta 26an, igande eguerdian, euskal etxeko txokoan, bazkaria. Parte hartzeko ez da aldez aurretik bertaratze-baieztapenik bidali beharrik, beraz, oraindik astebururako planik ez baduzu, hona hemen primerako bat!



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia