euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mar del Platako Denak Bat-ek bideo bat aurkeztu zuen Dantzari Ohiaren Egunean 2018ko Euskal Astea iragarriz

2017/06/26

Mar del Platako Dantzari Ohiaren Jaia ekainaren10 eta 11an izan zen
Mar del Platako Dantzari Ohiaren Jaia ekainaren10 eta 11an izan zen

PUBLIZITATEA

Datorren urtean Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak 75 urte beteko ditu eta Argentinako Euskal Aste Nazionalaren antolaketa bere gain hartuz ospatuko du. 2018ko euskal-argentinar hitzordu nagusia, beraz, Mar del Platan izango da, Hego Amerikako udaberrian. Urteurrenaren eta Euskal Astearen berri emateko bideo ikusgarri bat filmatu dute mardelplatatarrek eta Dantzari Ohiaren Festan aurkeztu zuten. Bideoa zuretzat bildu eta hona ekarri dugu.

Mar del Plata, Argentina. Ez zen erraza izan –eguraldiak 'gaizto' jokatu zuelako– baina azkenean garaiz bukatu ahal izan zuten Denak Bat Euskal Etxekoek 2018ko Euskal Aste Nazionala sustatzeko bideoa; garaiz, Dantzari Ohiaren hitzorduan estreinatzeko. Bideoan ‘Arkuak’ dantza dantzatzen dute Beti Alai taldeko adin guztietako dantzariek hiriko leku adierazgarrienetan, hondartzan, portuan, kaian, kostaldeko etorbidean... batzuk aipatzearren. Datorren urtean Euskal Etxearen 75. urteurrena ospatuko dute eta Euskal Astea ospakizunen programaren barruan antolatuko da.


[Hauxe da 2018ko Euskal Astea sustatzeko bideoa]

Dantzari Ohiaren Festa

Mar del Platako Denak Bat-ek urtero antolatzen duen Dantzari Ohiaren Festa bere 30. ediziora iritsi da aurten. Jaia ekainaren 10 eta 11an izan zen eta 400 bat lagun bildu zituen, tartean Necochea, Buenos Aires, Maipu, Chascomus, Rosario eta Bahia Blancako euskal etxeetako ordezkariak.

Asteburu osoko jaia izan bazen ere, ekintza nagusia larunbat gauekoa izan zen. Euskal Etxeko sukaldariek plater tipikoak prestatu zituzten eta partaie ziren euskal etxe guztietako dantza taldeek, banan banan, prestatutako koreografiak aurkeztu zituzten. Igandean, eta bisitariei azken agurra egiteko, ‘raviolada’ bat prestatu zuten.

Beti Alai taldeko erreferente den Ignacio Orejak ekitaldiari buruzko bere iritzia azaldu dio EuskalKultura.com-i:“Bikain atera zen". "Eta jende asko etorri zen". "Aipatu behar da gonbidatuen artean 1987an Euskal Herrira, Plentziara joan zen taldeko kide batzuk bertaratu zirela, besteak beste, Montevideoko Juan Pedro Arin, Maipuko Tato Sicardi, Bahia Blancako Maria Amalia eta Juan Manuel Lopetegui, Tandilgo ‘El Vasco’ Echevest eta Rosarioko Fernanda Fignoni. Bidaia hori oso garrantzitsua izan zen bertan sortu baitzen Gaztemundu programa”, azaldu digu dantzariak.

Orain, 2017ko Dantzari Ohiaren Festa joan da, baina Mar del Platako euskal gizataldeak ezin du hartu sobera atseden. Izan ere, lan handia izango dute datozen hilabeteetan 2018ko ospakizunak prestatzeko. Aurrera!


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia