euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

39 hizkiko Euskal Herriko bat da munduko bostgarren leku-izenik luzeena; luzeenak 85 ditu

2017/06/26

Munduko izen luzeenetako batzuk (argazkiak The MiceTimes of Asia)
Munduko izen luzeenetako batzuk (argazkiak The MiceTimes of Asia)

PUBLIZITATEA

Munduko bostgarren leku-izenik luzeena, euskalduna da. Hala diote "The MiceTimes of Asia" egunkariak argitara eman duen zerrendako egileek, munduko hamar leku-izen luzeenen zerrenda emanez. Euskal izen honek 39 hizki ditu eta luzea da, baina zer dira 39 hizki horiek luzetasunean munduko txapelduna den 85 hizkiko Zeelanda Berriko izenaren aldean. Txartel batean ezin sartu, arnasaldi batean ezin esan. Hona hamar izenok.

Donostia-San Sebastian. Artikulua Singapur eta Bangkoken argitaratzen den "The MiceTimes of Asia" kazetak eman du argitara eta munduko hamar leku-izen luzeenak bitzen ditu. Zerrenda atzekoz aurrera egina da, hizki zenbaki gutxien dituenetik, letra gehien dituenera.

Gutxien dituenak, 26 hizki ditu; eta luzetasunean erabateko irabazle denak, berriz, hiru aldiz gehiago, 85 hizki.

Tartean, bostgarren geratu da (seigarren atzekoz aurrera) Europako luzeena kontsideratu duten Nafarroako Baztango izena.

Hona zerrenda atzekoz aurrera:

01. Mamungkukumpurangkuntjunya (Australia) - 26 hizki. Hego Australiako muino baten izena omen da, Marla herriskatik gertu

02. Bovenendvankeelafsnysleegte (Hego Afrika) - 27 hizki. Baserri baten izena da Hego Afrikako Northern Cape probintziako Upper Karoo-n

03. Venkatanarasimharajuvaripeta (India) - 28 hizki. Indiako Andhra Pradesh estatuko tren geltoki baten izena da

04. Pekwachnamaykoskwaskwaypinwanik (Kanada) - 31 hizki. Laku edo aintzira baten izena Manitoba Ipar-Ekialdean. Kanadako luzeena

05. Äteritsiputeritsipuolilautatsijnk (Finlandia) - 35 hizki - Zingira eremu baten izena Lappi probintzian Savukovski aldea. Finlandiako luzeena

06. Azpilikuetagaraikosaroiarenberekolarrea (Euskal Herria) - 39 hizki - Europako luzeena kontsideratua, Nafarroako Azpilkuetan dago, Baztanen

07. Tweebuffelsmeteenskootmorsdoodgeskietfontein (Hego Afrika) -44 hizki - Baserria da, Pretoriatik 200 km Mendebaldera eta Lichtenburg-etik 20 km ekialdera

08. Chargoggagoggmanchauggagoggchaubunagungamaugg (AEB) - 45 hizki. Lakua, Massachusetts-ko Weber hiri inguruan, Nipmuc bertako leinukoen eremua

09. Llanfairpwllgwyngyllgogerychwyrndrobwllllantysiliogogogoch (Gales) - 58 hizki. Galeseko komunitate eta herria, Anglesey irlan. UKko luzeena, turismoa erakartzeko honela izendatua

10. Taumatawhakatangihangakoauauotamateaturipukakapikimaungahoronukupokaiwhenuakitanatahu (Zeelanda Berria) - 85 hizki. Muino baten izena. Guiness liburuaren arabera munduko luzeena

(hona jatorriko artikulua argazkiekin)
 



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia