2009/10/02

Euskal egitarau aberatsa heldu den astelehenean Bremen-en: Euskararen inguruko hitzaldiak irakasle alemanek emanik, Jabi Elortegi zuzendariaren 'Zorion Perfektua' filmaren estreinu alemaniarra eta ondoren mahai-ingurua bat partaide gisa zuzendaria bera, Anjel Lertxundi idazlea eta Jaurlaritzako Euskararen Sustapenerako zuzendari den Lourdes Auzmendi, eta horrekin batera Frankfurt-eko 'Euskal Ikaskuntzen Alemaniako Etxe'ko Euskara eta Euskal Kultura lektore den Mercedes Perez-en sarrera ikastarotxo bat euskararen gainean... honelako zenbait ekimenek osatzen dute datorren astelehenean Bremengo 'Hizkuntzen Jaialdia'k euskarari eskainiko dion eguna. Hori guztia Jaialdiaren aurtengo eslogana burutik kendu gabe: 'Language is fun, Language is culture, Language is society, Language is life' (hizkuntza ongi pasatzea da, hizkuntza kultura da, hizkuntza gizartea da, hizkuntza bizitza da).
Gehiago irakurri...
2009/10/02

Nafarroako Gobernuak, Argentinako Nafar Etxeen Federazioarekin adostuta, Buenos Airesen egun gutxi barru egitekoa zen Argentina eta Txileko nafar gizataldeen bilkuraren X. edizioa aurtengoz bertan behera uztea erabaki du, "indarrean dagoen krisialdi ekonomikoak gastuak zorrozteko eta lehentasunak ezartzeko neurriak aregotzea eskatzen baitu". Erabakia, Gobernuak nafar etxeekiko politikan lehenetsi behar dituen ekimenak adostu ondoren hartu da, foru exekutibotik EuskalKultura.com-i adierazi zaionez.
Gehiago irakurri...
2009/10/01

Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat partaide da Europako Migrazio Institutuen Elkartea (Association of European Migration Institutions, AEMI) Alemanian egiten ari den bilkuran. Gasteizko gobernua AEMI-ko kide da erakunde horrek 2007an Finlandiako Turku herrian eginiko bileran onartu zuenetik, eta elkarteak iaz Italiako Genoban egin zuen elkarretaratzean ere izan zen partaide. Kanpo Harremanetarako bi teknikarik osatzen dute ordezkaritza, Benan Oregi eta Andoni Martin-ek. Aurtengo saioak atzo asteazkenetik datorren larunbatera arte luzatuko dira --irailaren 30ean eta urriaren 1, 2 eta 3an-- Alemaniako Bremen eta Hanburgo hirietan.
Gehiago irakurri...
2009/10/01

Argentinaren Bigarren Mendeurreneko ekitaldien barne antolatutako ekimen honetara Chacoko hainbat buruzagi bertaratu ziren, tartean Resistencia hiriburuko alkatea, Aida Ayala, Maria Luisa Lucas Justizia Epaimahai Goreneko Ministroa --estatuaren emaile--, Carlos Garcia Luzuriaga, omenduaren berbiloba, Bigarren Mendeurreneko Batzordeko presidenteordea Jorge Bernal eta estatua --generalaren bustoa-- egin duen artista, Miguel Angel Acosta. Buruzagi eta ordezkari andana bat gehiago ere bazen, Euskal Etxeko ordezkaritza ere tartean. Enrique Miguel Luzuriaga generala, Manuel Luzuriaga Elgarresta merkatari eta arrantxu-jabearen berbiloba zen; eta Hego Ameriketako zenbait herrialdetako historia liburutan izena ezarria duten hainbat senide eman dituen familia bateko kide.
Gehiago irakurri...
2009/10/01

Bidasoaldeko (Gipuzkoa-Nafarroa arteko eskualdea) hainbat sukaldari eta artistak elkartasunezko afari eta pintura-eskultura erakusketa batera hurbiltzeko deia egin dute 'Taupadak' euskal GKEa, Boliviako amazoniar oihanean emakume indigenek gestionatuko duten turismo-zentro bat eraikitzeko garatzen ari den proiektuari laguntzeko. Zentroa ireki aurretik, Taupadak emakumeen formakuntzaz arduratuko da, lan munduan behar bezala sar daitezen. Bilbon egon ala ez, ekimenari laguntasuna eskaini nahi badiozu, egin dezakezu, 'zero mahaia' ere erosi ahal izango baita.
Gehiago irakurri...
2009/09/30

Emakume bat hamar gizonen artean. Hala adostu zuen Txileko Nafar Etxeak joan den abuztuaren lehenean Santiagon eginiko Bazkideen Bilkuran. Hamar gizonen artean, eta buru, baztandarrak nagusi diren etxe honetan Diharasarri baztandarra presidente hautatu baitzuten bere batzordekideek. Harekin batera hona zuzendaritza batzordekide izateko hautatuak izan zirenak: Javier Aguerrea, Fernando Alvarez, Francisco de Almozara, Simon Echenique, Eusebio Ilzauspe, Juan Cruz Istilart, Javier Mendiburu, Agustin Otondo, Francisco Otondo eta Fernando Perez.
Gehiago irakurri...
2009/09/30

Hiru Michelin izar dituen Martin Berasategi euskal sukaldari ospetsuak jatetxe berria zabaldu du joan den astelehenean, Espainiako estatutik kanpo irekitzen duen lehena, non eta Shanghain, Txinako hiriburu ekonomikoan. Irailaren 28an [txinatar egutegiaren arabera oparotasuna eta zorte ona ekarriko duten faktoreak biltzen dituen eguna] ateak irekita, bere euskal sukaldaritza --eta baita pintxoak ere-- dastatu nahi dituenak badu bertan biltoki polita. Hirurogei pertsona dauzka lanean --gehienak bertakoak-- eta sukaldeburu gisa Maxime Fanton eta Yago Marquez gazteak, luxuzko eraikin eta inguru lakudun eder batek lagunduta lanean. A, eta pintxo barra ere badauka.
Gehiago irakurri...
2009/09/29

New York Times egunkari ospetsuak Euskal Herriari buruzko erreportaje interesgarri bat argitaratu du joan den igandean. Sarah Wildman-ek sinatutako erreportajeak 'Basque without borders' (Euskaldun mugarik gabe) du izena eta Euskal Herriko kostaldeko hiru probintziak ukitzen ditu bereziki, kazetariak berak joan den udan eginiko bidaia baten ildotik. Artikulu luzea da, ongi hornitua, eta gainbegirada polita eskaintzen dizkio euskal kultura, ohiturak, paisaiak, gastronomiari... pintxoak eta txakolina ez dira falta idazlan freskagarri honetan.
Gehiago irakurri...
2009/09/29

Buenos Aires probintzia barrualdeko Las Floresen, bertako Udaletxeko Areto Gorrian, ziurtagiriak banatu zitzaizkien joan den larunbatean euren azterketak gainditutako ikasle/irakasleei. Barnetegiko inaugurazio ekitaldi ere izan zen elkarretaratzeak honako lekuetatik etorritako ikasleak ekarri zituen: AEB, Kolonbia, Brasil, Txile, Uruguai eta Peru-tik, eta baita ere Argentinako honako herrietatik, hala nola Mendoza, La Plata, Chivilcoy, Arrecifes, Saladillo, Azul, Viedma, Bahia Blanca, Trenque Launquen, Rosario, Rio Cuarto, Tandil, Gral. Villegas, Gral. Rodriguez eta Buenos Aires Hiri Autonomokoak. Alberto C. Gelené alkateak egindako hitzen ondotik, Euskal Etxeko bideo bat proiektatu zen eta bertako lehendakari den Graciana Goicoechandiak ongi-etorri hitzak eman zizkien barnetegiko partaideei.
Gehiago irakurri...
2009/09/28

'Luxuzko kultur enbaxada' legez aipatu dute Ordizian 'Camerata de La Luna' abesbatza argentinarrak Euskal Herrira irail honetan egin duen hamar eguneko itzulia. "Txundituta utzi naute, ez bakarrik elizako eta argentinar folkloreko kantuengatik, baizik eta euskal kantuez egin duten interpretazioagatik", esaten zion EuskalKultura.com-i taldea Zegamako emanaldian entzun zuen Donostiako abesbatza bateko kide batek. "Orain badakigu Villa Mercedes Argentinako mapan kokatzen, eta kultur arloa lantzen dutela eta euskal etxe bat badutela ikasi dugu", esaten zigun, bere aldetik, Zegamako Orkatz abesbatzako beste batek. Villa Mercedesko Euskal Etxeari atxikitako 'Camerata de La Luna'ren bisitak bultzada berria eman dio herri argentinar horren eta Ordiziaren arteko senidetze harremanari. Taldearen itzulia Ordizia, Aretxabaleta, Idiazabal, Donostia eta Zegamara iritsi da, besteak beste.
Gehiago irakurri...