euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Xalbatx lapurtarrak etzi hasiko du San Miguelen, Argentinako euskal etxeetan egingo duen kontzertu bira

2009/11/04

Xabaltx-en 'Cymeus' disko berriaren azala Diasporari begira pentsatutako proiektu bat sustatzera bidaiatu zen lehendabizikoz Argentinara 'Xabaltx' goitizenarekin ezaguna den Pantxoa Bergara. Iaz izan zen eta MMX taldearekin, esan nahi baita Maialen Errotabehere eta Mixu Mixelena lagunekin. Zenbait euskal etxetan kantatu zuen, baita iazko Euskal Astean ere, La Platan. Urtebete eta gero, esperientzia errepikatzeko asmoz itzuliko da abeslari lapurtarra bihartik aurrera Rio de la Platako agertokietara. Oraingoan banakako ikuskizuna prestatu du --tartean Cymeus bere bosgarren diskoko abestiak ere joko ditu-- eta San Miguelen, Buenos Airesen, Gral. Rodriguezen, Arrecifesen eta San Nicolasen aurkeztuko da.

Gehiago irakurri...


Las Floresko Udalak Raquel Rotaeche euskal argentinarra saritu du Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunean

2009/11/04

Raquel Rotaeche Graciana Goicoechandia Loretako Euskaldunak Euskal Etxeko lehendakariarekin Udaletxeak egindako omenaldian Diasporako hainbat lekutan gertatzen den bezala, Las Floresen ere badaude edadeko pertsona batzuk azken mendeko gertakizun askoren lekuko izan direnak eta hau da Raquel Rotaecheren kasua. Laurogeita hamazazpi urteko emakume hau magisteritza eta pintura munduko ikurra da bere komunitatean, eta barnetik bizi izan ditu herriko baita herrialdeko historia; hori dela eta Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunean, 'Loretako Euskaldunak' EEak proposaturik, Las Floresko Udaletxeak saritu egin du jarduera handiko beste herritar batzuekin batera. Omenaldia urriaren 23an izan da, Udaletxeko Areto Gorrian, eta saritu bakoitzak domina eta diploma jaso ditu.

Gehiago irakurri...


Artikulua Deian: Lopezen gobernuak beheko aldetik doituz berrantolatu du bere nazioarteko sare 'diplomatikoa'

2009/11/03

Patxi Lopez Lehendakaria Deia egunkariak Lopez Lehendakariaren gobernuak Kanpo Harremanen alorrean orain artean hartu dituen erabakiak modu kritikoan komentatu ditu joan den igandean, Humberto Uztuetak sinatzen duen artikulu batean. "Euskal exekutiboak aurreko gobernuek zeramaten kanpoko politikarekiko ildo jarraikorra darama bere ordezkaritzen helburu eta funtzioetan. Aldaketa zantzu bakarra egoitza batzuen itxiera da eta berriak zabaltzeko planak errotik moztu izana", dio. Gure irakurleen interesekoa izan daitekeela pentsatuz, linka ekarri dugu datozen lerrroetara.

Gehiago irakurri...


Ines Longina da Baraderoko Euskal Etxeko lehendakari, ostegunean hauteskundeak egin ondotik

2009/11/03

Baraderoko 'Aurrera' Euskal Etxeko lehendakaria, Ines Longina, Elorduyren emaztea (argazkia Baradero.com.ar) Joan den ostegunean, urriaren 29an, egin ziren Baraderon, Buenos Airesko probintzia argentinarrean, bertako euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordea berritzeko hauteskundeak eta, ondorioz, agintealdi berrian elkartea gobernatuko duen ekipoko buru Ines Longina, Elorduy-ren emaztea (sic) hautatu zuten, eta berarekin batera Griselda Esconjauregui, idazkari, eta Daniel Ibarra diruzain, beste zenbait batzordekideren artean.

Gehiago irakurri...


Gerlako haur euskaldunen istorioak, bihar Ingalaterrako Carshaltonen zabalduko den erakusketako ardatz

2009/11/02

Carshaltoneko haur iheslariak Ingalaterrako Carshalton herrian, 1936ko gerlatik ihes egin behar izan zuten haur euskaldunen istorioak aurkeztuko dira bihar herriko Sutton liburutegian egingo den erakusketa batean. Erbesteratutako haurrek arazo eta ezbeharrei aurre nola egin zieten azalduko da erakustaldian. Horrez gain, Southamptongo portura iritsi eta Carshaltonen bizimodua nolakoa izan zen ere berrikusiko da.

Gehiago irakurri...


400 partaide Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak EEak antolatutako Urdaiazpiko Jaiaren I. edizioan

2009/11/02

Euskal Sustraiak Euskal Etxeko kideak (argazkia EE) Laurehun bat lagun bildu ziren joan den urriaren 17an Trenque Lauquengo Barrio Alegre Klubean Euskal Sustraiak Euskal Etxeak antolatutako Urdaiazpiko Jaia ospatzeko. 'Euskal festa handi baten oinarriak ezarri nahi genituen gure herrian. Horretarako euskal etxeko lagunek lagundu ziguten antolaketan', azaldu dio EuskalKultura.com-i erakundeko kide batek. Ordu txikiak arte iraun zuen jai honetan, etxeko hestebeteak, afarirako propio prestatuak, jan ahal izan ziren. Tartean, Euskal Sustraiak-eko dantzariek Arin Arin eta San Petrike dantzatu zituzten. 'Oso arrakastatsua izan da jaia eta komunitatearen erantzuna ezin hobea', adierazi dute antolatzaileek. 'Hori dela eta jadanik jarri dugu datorren urterako hitzorduaren data. 2010rean Urdaiazpiko Jaia urriaren 16an izango da'.

Gehiago irakurri...


Fang Xiao irakaslearen 'Gizarte klase berriak Txinan' hitzaldiaz bukatuko dira gaur EuskadiAsia jardunaldiak

2009/10/30

III. Kultur Jardunaldien kartela Gaur azken eguna, Ekialdearen Ikerketarako Euskal Elkarteak bultzatutako III. Kultur Jardunaldiei dagokienez. Astearte, asteazken eta ostegunean, gai ugari jorratu dira hizlari ezberdinen eskutik. Gaur, lehenik, Errepublika Txinatarraren historia aztertuko da, eta ondoren Fang Xiao-k Txinako klase sozial ezberdinen inguruko hitzaldian, aurtengo EuskadiAsia jardunaldiak itxiko ditu.

Gehiago irakurri...


'Zine Vasco' jaialdia Caracasera itzuliko da astelehenetik aurrera azaroan zehar, izenburu berriez josita

2009/10/30

'Zine Vasco' 2009 jaialdiko afixa Iazko edizio arrakastatsuaren ondoren, film luze eta laburmetraia berriak aurkeztuko ditu 'Zine Vasco' zinema jaialdiak Venezuelako hiriburuan. Ikus-entzunezko hauek, Chacao-ko Kultur Zentroan eta Paseo Trasnocho Cultural zinemetan proiektatuko dira azaroan zehar, datorren astelehenetik hasita eta hilaren 25era arte. Filme bakoitzaren xehetasunak eta programaren berri zehatz segi daiteke ZineVasco.com webgunean.

Gehiago irakurri...


Bertan behera Argentinar EEetan ADNa batzeko plana; Bahia Blancako Euskal Astean batuko dituzte azkenak

2009/10/30

Adrian eta Jose dira gaur, bihar eta etzi Bahia Blancan ADN laginak hartuko dituzten EHUko kideak. Ondoren, Euskal Herrira itzuliko dira Atzo bertan jakin zenez, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) bi pertsonak Argentinako hainbat euskal etxetan ADN laginak biltzeko ezarria zeukaten plana bertan behera utzi du astelehenetik aurrera EHUko Farmazia Fakultateak eta, beraz, asteburu honetan Bahia Blancan ipiniko duten mahaian egingo dute azken bilketa, ondoren Euskal Herrira itzultzeko. Bahia Blancakoa azken aukera izango denez, Norma Rios ekimeneko kolaboratzaile argentinarrak deialdia luzatu die Euskal Astera doazen euskal-argentinarrei euren denborako minutu batzuk hartu eta ADN lagina bertan eman eta erantzun beharreko galderak erantzun ditzaten.

Gehiago irakurri...


Argentinako Nafar Etxeek segituko dute larrialdiko laguntzak ematen nafarren ondorengo diren herritarrei

2009/10/30

Bolivar-ko Zuzendaritza-Batzordeko kideak, diru laguntzen banaketan Argentinako Bolivar-eko Nafar Etxeak jatorrizko nafarrei eta beraien ondorengoei diru laguntzak luzatu die joan den asteko asteartean eginiko ekitaldi batean. Sorospen ekonomiko hauek Zuzendaritza Batzordeko bost kide eta Fernando Villanueva presidentea bertan zirela entregatu ziren. Azken honek, diru laguntza 75%a orain eta falta den 25%a hurrengo abenduan banatuko dela azaldu zuen.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia