2009/10/07

Chascomusko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzia argentinarrean, ohar pare bat plazaratu du eskerrak emanez Gipuzkoako Foru Aldundiari eta bertako Kirol eta Kanpo Harremenetarako diputatu Iñaki Galdosi, azkenaldian Euskal Etxeari emaniko liburu eta materialengatik; eta Cesar Arrondori, joan den urriaren 3ko Tokiko Historia IV. Jardunaldietan parte hartzeagatik, Gandara herriko euskal presentziaz egiten ari den ikerlanari buruzko aurrerapen batzuk emanik. Zingirako Euskaldunak-ek, aukera baliatzen du komunitateari oro har gonbidapena luzatzeko datorren larunbatean egingo den Chascomusko XIX. Euskal Jaian parte har dezan.
Gehiago irakurri...
2009/10/07

Bihar iritsiko da bere 250. zenbakira Alma Vasca, Jorge Gilabert-ek Argentinako Tandil-dik astero eta internetez bidaltzen duen euskal buletina. Batean eta bestean Euskal Herriaz eta Argentina eta munduko Diasporaz egunkari eta komunikabideetan agertutako artikulu eta informazioen irakurketa eta selekzio lana egiten du Gilabert-ek, ondoren bere buletineta bildu eta astean behin banatzeko. Munduko 610 pertsonek jasotzen dute astero, lehenengo alea 2003ko abenduan banatu ondoren. "Laupabost ordu kentzen dizkit egunero, Euskal Herriko prentsa internetez irakurtzeak, EuskalKultura.com bezalako argitalpenak eta euskal etxetako berripaperak irakurtzeak eta lagunek bidalitako informazio taxutzeak", azaldu digu Jorge Gilabert-ek bere lanari buruz galdetu diogunean.
Gehiago irakurri...
2009/10/07

Zuzeu.com irakurleek egiten eta etengabe berritzen duten euskarazko albistari digitala da. Gaztea adinez zein planteamenduz, edozein aldizkari digitalak dituen atalez gain, sekzioka antolatuta dago, erabiltzaileek edozein gaiez idatzi ahal izan dezaten. Bi erredakzio birtual dauzka barnean lanean: 'Begiraleak', kazetari eta idazleak partaide, eta 'Zuzeulariak', erabiltzaileek osatutako taldea.
Gehiago irakurri...
2009/10/06

Cesar Arrondo pertsona ezaguna da Argentina osoko hamaika euskal etxe eta gizataldetan, beste hainbeste euskal gairi buruzko hitzaldi eta tailerrak eman baititu eta ematen ibiltzen baita, kultura, gizarte eta politika arloko bere euskal engaiamenduak bultzatuta. Egunotan, atzerabegirako bat egin du UNLPko irakasle denak eta azken urteotan gauzatu dituen euskal zeinuko ekitaldiak zenbatzeari ekin dio, eta berrehundik gora atera zaizkio, "Euskal Herriarekin eta bere buruari buruz erabakitzeko duen eskubideak bultzatuta" eginak, adierazi du.
Gehiago irakurri...
2009/10/06

Bill Clinton Estatu Batuetako presidente ohia John Garamendiren aldeko kanpainaren barruan arituko da gaur arratsaldean San Frantziskoko 'Basque Cultural Center'en, gaur egun Kaliforniako gobernadoreordea den politikari euskalduna Estatu Batuetako Kongresuko aulki bat lortzeko egiten ari den programaren barne. Ekitaldi publikoa gaur eguerdiko ordubi t'erdietan egingo da South San Frantziskoko Euskal Etxean (Basque Cultural Center, 599 Railroad Avenue). Jakina denez, Garamendik irailaren 1eko primarioak irabazi zituen, baina erabateko gehiengoa lortu gabe. Orain, hautagai demokratak azaroaren 3an izango diren bozetan eserlekua bereganatzea espero du, besteak beste Clinton kanpainako lagun duela. Hitzordua, gaur Basque Cultural Center-en.
Gehiago irakurri...
2009/10/05

Joan den ostiralean eman zien azken agurra Loreta’ko Euskaldunak Euskal Etxeak Ameriketako zazpi harrialdetatik bertaratutako 27 euskara ikasleei. Agur festa bertako Las Vias jatetxean izan zen eta barnetegian parte hartutakoez gain, euskal etxeko kideak eta arduradunak bildu ziren. Euskal etxeko dantza taldearen esku, Argentinako nahiz Euskal Herriko dantza tipikoak ikusi ahal izan ziren eta gonbidatuek ere dantza egiteko aukera izan zuten, bertako musika talde baten erritmoekin. Afariaren ondoren barnetegiko ikasleek opariak eman zizkieten irakasleei. Las Floreseko erakundeko lehendakari Graciana Goicoechandiak eskerrak eman zizkion herriko euskal komunitateari jardueraren antolakuntzarako jasotako laguntzagatik.
Gehiago irakurri...
2009/10/05

Ekitaldia pasa den abuztuaren 29an ospatu zen Comodoro Rivadaviako Galiziar Zentroko aretoan. 230 pertsona baino gehiago bildu ziren eta afariaz gain, EEko dantza taldeek eskainitako ikuskizunaz disfrutatu ahal izan zuten. Bilkura honen aurretik, uztailaren 31ean, omenaldia egin zioten San Ignaziori San Juan Bosco Elizan eta bertan ‘Lagun Artean’ Abesbatzak eta ‘Haize Dantzariak’ dantza taldeek hartu zuten parte.
Gehiago irakurri...
2009/10/05

EuskalKultura.com-ek argazki lehiaketa baterako deia zabaldu zuen joan den uztailean, Diasporarekin edo euskal kulturarekin zerikusia duten gaiez, tartean Euskal Herrian bertan ateratako argazkiak, baina hobetsiz Euskal Herritik kanpo biziarazten den euskal kulturarekin eta Diasporan euskaldunek garatutako ekimenekin zerikusia daukaten gaiak. Hiru sari banatuko dira, irabazleetako bakoitzari Xamar-en 'Euskara Jendea' liburuaren ale bana; parte hartutako gainerako guztien artean liburu beraren beste hiru ale zozketatuko dira, Pamiela argitaletxearen politesia. Originalak bidaltzeko epea abenduaren 1ean Euskal Herriko gaueko 12etan ipini da.
Gehiago irakurri...
2009/10/05

Amaitua da joan den ostiralean Bogotan Euskal Kolonbiar Kultur Astearen seigarren edizioa. Euskal Etxean eta Gernika Parkean egin ekitaldiez bukatu dira 2009ko saioak, besteak beste Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kide izan zen Rafael Martin omenduz eta bere familia bertan, EEko areto nagusiari haren izena ipiniz. Horrekin batera, Astearen azkeneko egunak, euskal zine emanaldiak, hezkuntza zineari buruzko foroa eta egitarauaren hondarreko hitzorduen ahitzea ekarri du, arrakastaz, izan ere.
Gehiago irakurri...
2009/10/02

Patxi Lopez lehendakariak lehenengo bidaia ofiziala egingo du Europara datorren astelehenean, Bruselara, eta Eskualdeetako Komitearen osoko bilkuran parte hartuko du --euskal presidente batek hala egingo duen lehen aldia izango da--, Durao Barroso Europar Batzordeko presidentearekin eta Joaquin Almunia Europar Komisario bilbotarrarekin bilduko da, eta euskal enpresari talde batekin bilera pribatu bat egingo du, eguna Euskadiko Ordezkaritzan Bruselan bizi den euskal gizataldeari harrera ekitaldi bat eginez amaituko duelarik, euskal europarlamentariak eta bestelako gonbidatu batzuk ere bertan. López lehendakariak Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Guillermo Echenique izango du laguntzaile; idazkari nagusiak asteartean, hilaren 6an, Bruselan egingo diren zenbait bileretan parte hartuko du, lehendakaria gabe.
Gehiago irakurri...