2011/02/03

Paueko Unibertsitateko ITEM Ikerketa laborategiak Argentinara joan ziren elite euskal-biarnotarrei buruzko jardunaldia ari da antolatzen, azaroaren 20rako. Ikerketa XIX. mendearen erdialdetik 1930 urtera bitarteko epera mugatuko da. Antolatzaileek mintegian ikerketak aurkezteko proposamenak bidaltzeko epea irekita dagoela jakinarazi dute, apirilaren 15a bitartean.
Gehiago irakurri...
2011/02/02

Maria Susana Mendizabalen gogo biziak bultzaturik, duela urtebete Buenos Aires probintziako Olavarria herriko euskaldunen ondorengo batzuek bertako 'Gure Etxe Maitia' euskal etxea berriro martxan jartzea erabaki zuten. Hamar hilabetez azantza handirik gabe egindako lan gogorra jadanik bere fruituak ematen ari da eta joan den astelehenean, erakundeko egoitza berreskuratu ondoren, Mendizabal lehendakari duen batzorde berriak, bere etxe propioan egin zuen kideen lehenengo bilera. Hemendik aurrera, mota askotako ekintzak eta “Olavarriari euskaldunen kultura berriro eskaintzea da instituzioaren asmoa”, azaldu diote euskal etxea bersortzearen arduradunek EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2011/02/02

Boisetik Nafarroako Sakanara, ez da makala 'Bihotzetik mundura' abestiak orain arte egin duen bidaia! Boiseko Ikastola iazko martxoan jarri zen Hesian taldearekin harremanetan eta Idahoko bihotzean euskara ikasten ari diren neska-mutilek abestia egiteko proposamena egin zieten. Nafarrek ez zuten ezagutzen AEBetako Diaspora euskalduna, eta zur eta lur gelditu dira Ikastolak euskararen alde egiten duen lanarekin. Abestiaren bideoa sarean da jada eta taldearen hurrengo diskoan ere agertuko da.
Gehiago irakurri...
2011/02/02

Adi Belfasteko euskaldunek antolatzen duten Bertso Dinner-era joan nahi duzuenok: izena emateko epea ireki berria da eta dagoeneko 54 lagunek hartu dute lekua. Aurten jaia apirilaren 30ean egingo da, eta Amets Arzallus eta Andoni Egaña izango dira gonbidatuak. Urtetik urtera gero eta jende gehiago biltzen da ekitaldi honetara: Belfasteko euskaldunak, euskal munduan interesa duten irlandarrak eta Euskal Herritik hegazkinez etorritako hainbat lagun (Biarritzetik eta Bilbotik 'low cost' hegaldiak baitaude Dublinera).
Gehiago irakurri...
2011/02/02

Julian Celaya Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendariak bere sailaren menpeko Euskal Etxeak aldizkariaren 88. zenbakian argitara eman zituen hitzek EAJ-PNV argentinarraren blogean ekarri zuten erantzuna, bere momentuan EuskalKultura.com-ek islatu zuen bezala. Soka luzeagoa izan da alabaina, eta artikulu horietan Patxi Lopezen gobernua 'usurpatzailea' eta 'ilegitimoa' esan eta Celayari "karguan daraman denboran euskal kulturarentzako ezer onik egin ez du"ela salatu ostean, artikukuok Deia egunkarian eman dira argitara, eta Correo eta Diario Vasco egunkariek ere argitaratu dute horri buruz. Joan den ostegunean, Necocheako euskal argentinar batek orria zabaldu zuen Facebook-en, Celayaren hitzak gaitzesteko.
Gehiago irakurri...
2011/02/01

Larunbatean bukatu zen Cordoba probintzia argentinarreko Rio Cuarton FEVAren 2011ko udako barnetegia, 'Gure Ametza' Euskal Etxeak antolaturik. Argentina, Txile, Uruguai eta Brasilgo euskal etxeetako euskara irakasleentzat ikastaro trinkoa izan dira barnetegiaren bi asteak: lan asko eta ikasteko eta trukatzeko esperientzia asko. Alta, aspaldiko lagunak berriz ere ikusteko aukera aparta ere izan da, eta, batez ere, egunean 24 orduz euskara hutsean bizitzeko aukera. Partaide askok euren oporrak baliatu dituzte barnetegian egon ahal izateko, Hego Ameriketako diasporan euskararekiko dagoen engaiamenduaren seinale. Eskerrik asko!
Gehiago irakurri...
2011/02/01

Argentinan, Misiones probintziako Corpus Christi herriko Eusko Etxeak zabaldu berria du Kontaketa Harrigarrien III. Literatur Lehiaketan parte hartzeko deia. Aurreko aldietan bezala, gai gisa gertaera eta pasadizo misteriotsuak har daitezke, edo herrietan ohikoak diren pertsonaia berezko edo xelebreak, bertako bizitzako parte koloretsua direnak. Luzera, gehienez hiru orrialde ordenagailuz idatziak. Originalak aurkezteko azken epea 2011ko martxoaren 30a izango da.
Gehiago irakurri...
2011/02/01

Necocheako Euskal Etxeak urte hasiera oso aktiboa eta, aldi berean, gazi-gozoa izan du joan berri den hilabetean. Elkarteak jarduera ugaritan parte hartu du, hala nola urtarrilaren 8ko Haurren Jaian; San Sebastian eguneko festa handian; edo, orain astebete pasatxo, Gizataldeen Azokan. Hala ere, ekitaldi horiek guztiak ilun gelditu dira Zubillaga anaien heriotza dela eta. Bi anaiak elkarteko zuzendaritza kideak ziren, eta euskal etxearekiko engaiamendu handia zuten euskaltzaleak. Omenaldi onena euren lanarekin jarraitzea dela eta, euskal etxeak urtarrileko ekimenen berri eman digu.
Gehiago irakurri...
2011/01/31

FIVUk, Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioak, ostegunean jarriko du abian haur eta gazteentzako bere Udaleku-ren aurtengo edizioa. Topagune honen helburua Uruguaiko gazteei euskal kulturan sakontzeko aukera ematea da, beti ere joko eta jarduera dinamikoen bitartez. Era berean, antolatzaileek euskal etxe desberdinetako gazteek elkar ezagutzea eta elkarren lagun egitea suspertu nahi dute. Aurtengoa 10. Udalekua izango da eta Canelones departamentuan egingo da, Montevideotik 60 kilometrotara.
Gehiago irakurri...
2011/01/31

"Mundu guztia Alta Graciara" lelopean, Cordobako probintziako hiri honek 2011ko Gizataldeen Topaketa ospatuko du datorren bihartik hasita eta iganderaino. Euskal Komunitatea Cordoba hiriburuko Cordobatarrak dantza taldea medio bertaratuko da, eta larunbatean, otsailaren 5ean, dantza erakustaldia eskainiko du ekimenaren agerleku nagusian. 18 kolektibitateren partaidetza espero da, bakoitzak, gastronomia, dantza, musika ikuskizun eta kultura elementu ezberdinez osatutako stand-ak aurkeztuko dituelarik.
Gehiago irakurri...