euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Patxi Lopezek gogor kritikatu du Legebiltzarrean Jon Uriarte jeltzale argentinarraren artikulua

2011/02/21

Patxi Lopez lehendakaria ostiralean Legebiltzarrean mintzatu ostean agerpen horri buruzko kronikak irakurri ditugu asteburuan Euskal Herriko komunikabideetan. Carmelo Barrio PPko legebiltzarkidearen galdera bati erantzunez, Lopezek Jon Uriarte Argentinako EAJ-PNVko 'Extraterritorial'eko lehendakariorde den Jon Uriartek plazaratutako artikulua aipatu zuen, gogor kritikatuz jeltzale argentinarrak esandakoak. Lopezen hitz horiez David Guadillak El Correo egunkarian sinatzen duen kronika ekarri dugu hona bere horretan.

Gehiago irakurri...


Sanz presidentearen bidaia Estatu Batuetara, bihar New Yorken hasiko den Nafarroaren Astean esku hartzeko

2011/02/21

Asteazkenean nafar ardoez New Yorken egingo den mintegi eta dastaketa iragartzen duen afitxa Nafar ordezkaritza bat, Miguel Sanz presidentea buru, partaide arituko da aste honetan New Yorken garatuko den 'Nafarroaren Astea'ren VII. edizioan. Bihartik hasita, otsailaren 22tik 27ra bitartean, energia berriztagarriak, ardoa, gastronomia eta kultura nafarra hartuko dira aipagai edota dastagai, batetik erakunde eta solaskide nafarrek gauzatuko dituzten bileretan, eta baita publiko espezialduari zein orokorrari begira egindako ekimenetan ere. Besteak beste, New Yorkeko 13 jatetxek 'nafar menuak' eskainiko dizkiete igandea bitartean Sagar Handian jaki eta ardo nafarrei ohore egin nahi dietenei.

Gehiago irakurri...


FEVAk eskaintzen duen genealogiari buruzko hitzaldia aurten ere Laura Nobile adituaren eskutik

2011/02/21

Laura Nobile genealogista FEVAren kultur eskaintzaren baitan, bost euskal etxetara zabaldu zuen iaz 'Seme-alabek ahaztu nahi dutena, bilobek gogoratu nahi dute' izeneko mintzaldia Laura Nobilek. Lagun anitz bildu ziren leku bakoitzean interes berezia pizten duen gai honen oinarri eta xehetasunak ezagutzeko, eta proposamenaren arrakastak aurten ere gaia eskaintzera eraman bultzatu du Argentinako Euskal Federazioa. Hitzaldian genealogiaren arloan ikerketak nola egiten diren azaltzen du Nobilek eta euskal genealogian sakontzen duen arren, jarraipideek jatorri guztien iraganean miaketak egiten hasteko balio dute.

Gehiago irakurri...


Diasporan ere Korrikarako giroa berotzen: Rio Cuartoko barnetegiko lagunek bideoklipa egin dute

2011/02/21

Rio Cuartoko barnetegiko lagunak Korrikarako egin duten bideokliparen irudi batean Korrika 17 antolatzeko lanetan ari dira jo eta su AEK euskaltegi koordinakundeko kideak, eta giroa berotu aldera, EuskalaKlip! lehiaketa antolatu dute. Hiru minutuko bideotan Korrika 17ren leloa --"Maitatu, ikasi, ari... euskalakari"-- erabiltzen duen klip ederrenari saria emango diote. Bada, hara non eta bigarren bideoa Argentinatik heldu dela: Rio Cuarton Euskara Munduan programaren barnetegia egin zuten Hegoamerikako irakasleek kamara hartu eta hauxe bidali zuten...

Gehiago irakurri...


Elvira Kortajarenak Lomas de Zamora eta Magdalenako euskal etxeak bisitatu ditu, Buenos Aires probintzian

2011/02/21

Elvira Kortajarenaren bisita Magdalenako 'Ongi Etorri' Euskal Etxera, hiriburu federaletik gertu, Buenos Aires probintzian (argazkia Irekia) Bere eremuan dauden euskal etxe guztiak bertatik bertara ezagutzeko emandako hitza betetze bidean, Elvira Kortajarena Eusko Jaurlaritzaren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkariak beste bi euskal etxe, Buenos Aires probintzian hiriburu federaletik gertu dauden Lomas de Zamora eta Magdalenakoak, bisitatu ditu oraingoan, bertako errealitateaz eta euren asmo eta proiektuez zuzenean euren ahotik eta euren egoitzatik jabetu nahirik, azaltzen du Euskadiko Ordezkaritzatik beretik plazaratu duten idazki batek.

Gehiago irakurri...


Ingeles-euskal-irlandar deialdia bihar Londresen, EHrekiko Nazioarteko Elkartasun Astearen baitan

2011/02/18

'Euskal Herriarekiko Nazioarteko Elkartasunaren V. Astea'ren Londresko deialdia iragartzen duen afitxa Azkeneko egunotan hainbat dei zabaldu dira bateko eta besteko herrialde eta lekuetan 'Euskal Herriarekiko Nazioarteko Elkartasun Astea'ren testuinguruan elkarretaratzeak antolatuz, horien artean biharko Londreskoa, Erresuma Batuko Euskal Herriaren Lagunak taldeak jai giroko bategitea deitu baitu hiriburu ingeleseko Bethnal Green-eko Oxford House kanpoaldean, bertsolariak eta musikari ingeles, irlandar eta euskaldunak partaide. Buenos Airesen deia luzatu dute gaurko, Espainiako Kontsulatuaren aurrean. Atzo, berriz, Argentinako Rosarion, dokumental bat eman zen eta solasaldia egin zen Elkartasun Astearen baitan hiriko Kultur Etxe batean.

Gehiago irakurri...


Goazen Txinara 2011!: Beijing-en arte proiektua egiteko bi beka eskaintzen ditu Manga Art Studiok

2011/02/18

Goazen Txinara 2011! programaren afitxa Judas Arrieta artista hondarribiarrak zuzentzen duen Manga Art Studio-k 'Goazen Txinara!' arte-beken hirugarren edizioa deitu du. Beka hauen bitartez bi euskal sortzailek Beijing-en bi hilabeteko egonaldia egingo dute, euren proiektua gauzatzeko. MA Studiok bidaia eta lan egiteko lokalaren alokairua ordainduko du. Proposamenak bidaltzeko epea martxoaren 20ean itxiko da. Egonaldia abuztuaren 1etik irailaren 30era izango da. Eusko Jaurlaritzaren laguntza du programa honek.

Gehiago irakurri...


Baso gainean dantzan: Utah-ko dantzariek erakustaldia eskaini zuten Dinner Dance jaian

2011/02/18

Andoni Shortsleeve Zuberoako Maskaradako jauzirik zailena erreza? egiten (argazkia Utah Basque Dancers) Utah Basque Club Euskal Etxeak joan den larunbatean egin zuen urteroko Dinner Dance jaialdia eta 400 lagundik gora bildu ziren bertara, besteak beste Utah Basque Dancers taldearen dantza erakustaldiarekin gozatzeko. Taldeko Cirbie Lee Sangroniz-ek sarean jarri ditu emanaldiaren bideoak eta horri esker zuzenean bizi ahal izango dugu dantzen giroa eta, adibidez, Zuberoako Maskarada dantzan txikito basoaren gainean salto egiteko unearen zirrara. Xiberutik Utahraino, hau da marka!

Gehiago irakurri...


San Nicolaseko Euskal Etxeko Ohiko Biltzak Nagusiak Damian Cebey baieztatu du elkarteko lehendakari

2011/02/18

Damian Cebey (ezkerrean) artxiboko irudi batean, euskal armarriko zatiei buruzko galderei erantzuten San Nicolaseko Euskal Etxean egindako saio batean Urtero abenduan ohi legez aurtengoan ere elkarteko Ohiko Biltzar Nagusia egin du San Nicolas de los Arroyoseko Euskal Etxeak, besteak beste Zuzendaritza Batzordea berrituz eta ondoko lehenengo bilkura batean --Estatutoak dioenari jarraiki-- kargu eta funtzioak banatuz. Bildutakoek Damian Nicolas Cebey, 2005etik hona Euskal Etxeko lehendakari dena erabaki zuten lehendakari lanerako, berarekin batera zuzendaritzan honakoak arituko direla: Jorge Mariezcurrena, lehendakariorde; Maria Angeles Domenech, idazkaria; Maria Elena Totorica, idazkariordea; Maria Teresa Aramburu, diruzaina; Ana Maria Erausquin, diruzainordea (eta euskara arduraduna); eta Maria Francisca Aramburu de de Cara, agirietarako idazkaria, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Eresbilen webgunean euskal musikaren partiturak, grabaketak, dokumentazioa... klik batean eskura

2011/02/18

Eresbilen webgunearen irudia Kantu herrikoi jakin baten partitura nahi duzu zure koruarekin kantatzeko? Euskal konposagile baten lana ikertzen ari zara eta datuak behar dituzu? Zure txarangak abesti berriak ikasi nahi ditu? Eresbilek, Musikaren Euskal Artxiboak, du erantzuna. Bere webgunearen bidez material guzti hau bilatu eta eskura dezakezu. Diasporako abesbatz eta musikazale askok ezagutzen dute jada; besteei zerbitzu honetan baliatzeko gonbitea egiten diete arduradunek. Webguneak Uruguaiko euskal kolektibitateko musikariei buruzko atal bat plazaratuko du aurki, eta berri buletinera harpidetzeko aukera ere ematen du.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia