2011/01/25

Joan den urtarrilaren 17az geroztik Hego Ameriketako euskara irakasleak Argentinan dira, Rio Cuartoko Gure Ametza euskal etxeak antolatu duen udako barnetegian parte hartzen (uda baita hego hemisferioan). Urtero legez, Euskara Munduan euskalduntze programaren barruan egiten den barnetegi honetan, euskal etxeetako euskara irakasleek, trebatzeko, irakaskuntza esperientziak trukatzeko eta batez ere, 15 egunez euskaraz bizitzeko aukera izango dute.
Gehiago irakurri...
2011/01/25

Shanghain danborrak eta barrilak xelebreak dira, baina Donostiakoek adina burrunba egiten dute. Danbor eta barril gorri bitxi horiek (ikus argazkiak) hartu, eta jo eta su aritu ziren Shanghaiko Euskal Etxeko kideak joan den larunbatean Txinako hiritzarrean, San Sebastian eguna ospatzen, bertakoak zur eta lur utziz. Bi donostiar aritu ziren gidari: Estibalitz Gete izan zen danbor nagusia eta Iñigo Pons barrilen zuzendaria.
Gehiago irakurri...
2011/01/24

Asian zehar bira egin ondoren eta azken hilabeteotan Euskal Herriko hainbat kontzerturen sarrerak agortu ostean, Berri Txarrak talde nafarrak Brasil eta Argentinan joko du Rise Against talde estatubatuarrak datorren hilabete hondarrean egin behar duen Hego Ameriketako biraren barruan. Kontzertuak Curitiba, Sao Paulo eta Buenos Airesen izango dira otsailaren 25, 26 eta 27an.
Gehiago irakurri...
2011/01/24

Chascomus hiriko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak era bikainean ekin dio 2011 urteari, Argentinako Udalekua izena duen ekimenaren bigarren edizioa eginez. Urtarrilaren 3tik 8ra Mendoza, Necochea, Maipu eta Chascomuseko 30 neska-mutil (12-15 urte bitartekoak) bildu ziren elkartera astebetez euskal kulturan murgiltzeko. Euskal Herriko eta Chascomuseko irakasleen eskutik, gazte euskal-argentinarrek euskera, pilota, herri kirolak, gastronomia, musika eta dantzari buruzko jolas eta jarduerak egin zituzten.
Gehiago irakurri...
2011/01/24

Salto (Uruguai) eta Concordia (Argentina) Uruguai ibaiak bakoitza alde eta herrialde batean kokatu dituen bi herri dira. Salto, 'Saltoko Euskaldunen Taldea' Euskal Etxearen egoitza da eta Conmcordia, berriz, 'Ibaiko Izarra' Concordiako Euskal Gizataldearena. Agustin Zapata dantzari euskal argentinar bat da, gaur egun dantza irakasle ari dena bi herriotan.
Gehiago irakurri...
2011/01/21

Bide Ertzean talde tolosarra Londresen izango da bihar, London Basque Society elkarteak gonbidatuta, bere azken lana aurkezteko. 'Don Inorrez' du izena diskoak eta bertan Imanol Ubeda taldeko kantari eta gitarjolearen abestiekin batera Jose Luis Otamendi, Mikel Ibarguren eta Juanra Madariaga poeten testuak musikatu ditu taldeak. Ubeda anaiek (Imanol eta Joni), Karlos Aranzegik, Fran Iturbek eta Joserra Senperenak osatzen dute taldea.
Gehiago irakurri...
2011/01/21

Patxi Alvarez apez bilbotar gaztea izendatu dute Jesusen Konpainiako Justizia Sozial eta Ekologia Idazkaritzako zuzendari. Karia horretara Erromara aldatuko da eta bertatik eta tartean hamaika bidaia eginez koordinatuko du Konpainiak munduan barreiaturik dituen 320 obra sozialen lana. Telekomunikazioan lizentziaduna, bulegoan sartu eta berehala tokatu zaizkio lehenengo bidaiak, hasteko India, Kanbodia, Suitza...
Gehiago irakurri...
2011/01/21

Berri onak ari dira pilatzen Floresko Euskal Etxean. Alde batetik, Uruguaiko Flores departamentuko elkarte gazte honek izaera juridikoa eskuratu du eta datozen hilabeteetan Eusko Jaurlaritzako Euskal Etxeen erregistro ofizialean onartuak izatea espero dute arduradunek. Bestetik, Euskal Aste bat ari dira antolatzen Trinidad hiriburuan apirilerako eta programa ikusgarria iragarri dute: gaucho erakustaldia, pilota, musa, argazki erakusketak, euskal etxeari buruzko liburu baten aurkezpena... Apirilaren 2tik 10era.
Gehiago irakurri...
2011/01/21

Hegoalde Argentinarra, munduko euskal etxerik australena,osatzen duten euskaldunek indartsu bukatu zuten 2010 urtea, Rio Gallegos hirian Gizataldeei eskainitako pasealeku baten inaugurazioan parte hartuz. Hegoalde Argentinarra omenaldiaren sustatzaileetako bat izan zen eta inaugurazio jaialdian parte hartze nabaria izan zuen: dantza erakustaldiak, gastronomia dastaketa eta euskal liburutegiaren inaugurazioarekin, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2011/01/18

Joan den urtarrilaren 12an hil da Habanan Carlos Astigarrabia. Diasporan hazia, 1962az geroztik bizi zen Kuban Astigarrabia. Bere historia euskal diasporako beste askoren antzekoa izan daiteke, baina gertutik begiratuz gero lagundu egingo digu ulertzen Marc Legassek zioen "esistitzen ez den herrialde baten parte izatea" zer den. Juan Astigarribia Jose Antonio Agirreren Eusko Jaurlaritzako kide komunistaren semea zen Carlos, eta jaiotzeko unetik bertatik jakin zuen politikak eta erbesteak markatuko zuela bere bizitza: bere erditzean Guardia Zibila egon zen, gurasoen etxea okupatua zuelako ihesi zebilen aitaren bila.
Gehiago irakurri...