2019/04/05

Ehun urte baino gehiago dituen Tandilgo Euskal Etxeko frontoiak propio zabalduko dizkie ateak euskal kirol tradizional hau ikasi eta praktikatu nahi duten emakumeei. Klaseak astelehenetik ostiralera izango dira, arratsaldez, astean bitan; ordutegia Tina Corbal irakaslearekin adostu behar da. Tina Corbal, bertatik 160 bat kilometrora dagoen De La Garma herrian jaioa bada ere, Tandilgo Gure Etxean ...
Gehiago irakurri...
2019/04/05

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako ekitaldi programa hedatuaren barruan, urteko lehenengo ‘Emakumeak eta Ekitatea’ tailerra eskaini dio bere komunitateari Jose C. Paz-eko Toki Eder-ek joan den martxoaren 21ean. Proposamena euskal elkarteko kide den Paula Basaldua lizentziatuaren esku egon zen, helburutzat “denon artean gizarte berdintzale eta inklusiboa lortzeko ...
Gehiago irakurri...
2019/04/05

Misiones probintziako Corpus Christiko Eusko Etxeko “Atahualpa Yupanqui” Herri Liburutegiak urteroko bere nazioarteko literatur lehiaketan parte hartzeko gonbitea luzatu du, aurten aldaketa batekin: gaia umorezko ipuin eta pasadizoak izango da.Testuak euskaraz edota gaztelaniaz aurkez daitezke eta hizkuntza bakoitzeko bost irabazle hautatuko dira. Sariak diplomak eta liburuak izango dira eta ...
Gehiago irakurri...
2019/04/05

Europako Euskal Herrian gero eta gutxiago geratzen da Korrikaren 21. edizioa abiatzeko: lasterketa apirilaren 4an abiatuko da Garestik, eta hamar egunez luzatuko da Gasteizen bukatzeko apirilaren 14an. Baina korrikalariak mundu osoan daude sakabanatuta eta Diasporak ere bizi-bizi parte hartzen du; izan ere Euskal Herrian baino pixkat lehenxeago. Atzo bertan aipatzen genuen Parisen joan den ...
Gehiago irakurri...
2019/04/05

Boliviako Estatu Plurinazionaleko Kontsulatuak gonbidaturik, Aberri Etxea Euskal Etxeko kideek euskal kolektibitatea ordezkatu zuten martxoaren 22an Itsasoaren Eguneko ospakizunean. Boliviako gizataldearentzat garrantzi handia duen egun horretan, Nestor Condori Coarite kontsulak azaldu zuen Itsasoaren Egunean gogora ekartzen dutela Ozeano Barearen gerran boliviarrek Calama herriaz egin zuten defentsa.
Gehiago irakurri...
2019/04/04

Arratsaldeko 5etan –Euskal Herriko ordutegian– abiatuko da gaur Nafarroako Garestik AEKek sustatzaile duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia. Hamar egunez, 200dik gora herritatik pasako da Korrika, apirilaren 14an Gasteizen bukatzeko. Bitartean, Diasporako euskal etxeak ere ari dira jo eta fuego kanpainarekin bat eginez. Munduko euskal etxeetako korrikalariek ere hainbat kilometro egingo ...
Gehiago irakurri...
2019/04/03

Florencia Alzugaray artista bisual argentinarraren Bicicletas en foco (Bizikletak fokuan) argazkilaritza eta artea lotzen dituen proiektua da. “Bizikleta da proiektuaren haria, batzuetan protagonista nagusia, beste batzuetan arrasto edo itzala. Nolanahi ere beti izan dut lagun munduan zehar egin ditudan bidaietan”, egilearen hitzetan. Proiektuak liburua eta erakusketa dauzka. Bicicletas en ...
Gehiago irakurri...
2019/04/03

THGBen (Tokiko Hiri eta Gobernuak Baturik) III. Kultura Gailurra egingo da apirilaren 3tik 5era, asteazkenetik ostiralera, Buenos Aires Hiriko Usina del Arte-n, bertaratuko diren munduko hiri eta tokiko gobernuen ordezkarien artean Bilboko Kultura zuzendari Iñaki Lopez de Aguileta eta 'Donostia Kultura' erakundeko Zuzendaritzari atxikitako teknikari Imanol Galdos daudela. Bi euskal ordezkariok ...
Gehiago irakurri...
2019/04/03

Eskualde txapelketa hau joan den astean jokatu da La Platan, martxoaren 27tik 30era, Argentina, Txile eta Uruguaiko hamasei bikote partaide. Txapeldunak euskal etxe anfitrioiko Rolando Biasco eta Jose Luis Macchi izan dira, garaikur nagusia etxean geratuz. Bigarren postua Buenos Aireseko Laurak Bat-eko Felipe Finger eta Felipe Finger aita-semeentzat izan da; eta hirugarrena Pedro Berrueta eta Juan Jose ...
Gehiago irakurri...
2019/03/28

Renoko klasikoetako bat izan zen 1929an sortu zutenetik eta azken hamarkadetan esnazuar (Baxenabarre) jatorriko Zubillaga familia izan zuen jabe eta kudeatzaile. Hainbat gorabehera izan ondoren eta egun jabe duen Dennis Banks-ek 2017ko uztailean erosirik itxita egon da, baina aste honetan jakin dugu Reno Gazette Journal egunkarian irakurrita, obrak egin ondoren, maiatzean berriro zabalduko dituela ateak ...
Gehiago irakurri...