2019/04/23

Etengabe ari da munduko hainbat unibertsitate eta puntutan hitzaldiak antolatzen eta ematen Juan Jose Ibarretxe lehendakaria buru duen Agirre Lehendakaria Center erakundea, Euskal Herria eta giza garapen iraunkorra bere proiektu eta langaien muintzat harturik. Apirilareko bigarren astelehenean, 8an, bisita egin zuen Ibarretxek UCSBra (University of California, Santa Barbara) eta unibertsitatea bera eta ...
Gehiago irakurri...
2019/04/23

Parana hiri entrerriostarreko Urrundik Euskal Elkarteak 19 urte beteko ditu maiatzean eta kide eta lagunak gonbidatzen ditu elkarrekin ospatzeko. Ospakizuna bikoitza izango da, jai berean ‘Presencia Vasca’ irratsaioaren 29. urteurrena ere ospatuko baitute. Gogora dezagun Federico Borras Alcain aurkezle, ‘Presencia Vasca’ saioa igandero emititzen dela Paranako Radio Universidad-en ...
Gehiago irakurri...
2019/04/19

Aberri Eguna Kubako euskal komunitateak urtero antolatzen duen ospakizun behinena da. AVNB (Asociacion Vasco Navarra de Beneficencia) euskal etxetik, bertako lehendakari Renato Garcia Egusquiza zuzendu zaigu, esanez aurten ere bere elkarteak ospakizun horren aurreko ekitaldi eta saio batzuk prestatu dituela, tartean hitzaldiak eta "Vascos en Cuba: Imágenes que lo demuestran" (Euskaldunak Kuban: hala ...
Gehiago irakurri...
2019/04/19

Habanako "La Huella de España" (Espainiaren urratsa) jaialdiak Euskal Herriari eskaini dio apirileko bigarren astean egin duen bere 28. edizioa, programako parte izan direla Tontxu kantari bilbotarra eta euskal pilota eta zine erakustaldiak, baita ere Irene Rodriguez Espainiar Dantza Konpainiak taularatu duen "Encierro" emanaldiaren estreinaldia eta bestelako saioak, protagonista ...
Gehiago irakurri...
2019/04/17

La Pampako Gizataldeen Festaren bigarren edizioa apirileko lehenengo igandean egin zen eta 30 mila inguru lagun bildu zituen, iazko publiko kopurua bikoiztuz, bertako euskal etxetik adierazi zaigunez. Gastronomia leihoei dagokienez, egun osoko ekitaldian kolektibitate italiar, venezuelar, boliviar, alemaniar, arabiar eta euskaldunak euren janariak prestatu eta zerbitzatu, eta euren kultur ...
Gehiago irakurri...
2019/04/17

Atera da eta prest dago sarean bertan irakurri edo bertatik jaisteko La Platako Euzko Etxearen Eguzkia hilabetekaria. 2019ko lehenengo zenbaki honek etapa berriko 5.a egiten du, eta aurten euskal elkarte laplatatarra 75 urte betetzen ari denez, gai hau aipatzen duenetako bat da. Horrekin batera, bere 28 orrialdeek Euzko Etxearen ekitaldiak aipatzen dituzte, tartean kirol arlokoak, elkartearen irratsaioa, ...
Gehiago irakurri...
2019/04/17

Sorreraren eguna urtarrilaren amaieran bada ere, apirilean ospatu ohi du bere urteurrena Las Flores herriko Loretako Euskaldunak Euskal Etxeak, uda ostean, elkartea berriro martxan dagoenean. Hori dela eta 23. urteurren jaia joan den larunbatean izan zen eta jende ugari bildu zen. Federico Inchauspe Etxeko lehendakariaren esanetan, “Lagun dezente elkartu ginen eta lekua, duela urte pare bat inauguratu genuen ...
Gehiago irakurri...
2019/04/16

Munduko hainbat bazterretan Diasporak eta bateko eta besteko euskaldunek eta euskaltzaleek euskara bilgarri indarrak batu eta bat egin dute Euskal Herrian ofizialki apirilaren 4tik 14ra bitartean garatu den Korrika 21ekin. Leku batzuetan Euskal Herrian bezala Korrika ekitaldiak eginez, beste batzuetan bestelako ekitaldiak, elkarretaratze, bazkari-afari eta aldarrikaldiak. Euskararen aldeko ...
Gehiago irakurri...
2019/04/16

Aberri Eguna Bazko Igandean ospatzen da Euskal Herrian (aurten apirilaren 21ean) eta Diasporako hainbat euskal etxek ere igande horretan bertan bertan ospatuko dute. gehiago dira, ordea, aurreratu edo atzeratu egiten duten euskal etxeak, tokian tokiko arrazoiak medio deia ahal eta arrakastatsuen izan dadin. Aurtengo goiztiarrenak Cañuelasko, Pergaminoko, Posadasko eta Cordobako ...
Gehiago irakurri...
2019/04/15

AEBetako Boise hiriko BSUko (Boise State University) Eloise Garmendia Bieter Euskal Ikasketa Katedrakprograma berezia eskainiko du gaurtik apirilaren 25a arte, zenbait mintegio, hitzaldi eta graduondoko ekitalditan parte hartuz beti ere euskal historiaren artearen alorrean, EHUko Arte Eerren Fakultatean Euskal Artearen Historia irakasle den Ismael Manterola (Zuamaia, 1966) doktorearen eskutik.
Gehiago irakurri...