2019/04/29

‘Iñaki’ izenarekin bataiatu eta zabaldu berria du bere jatetxea Macachingo Euskal Etxearen egoitza den Euzko Alkartasuna Hotelak. Izenaren aldaketarekin batera, hobekuntza lan esanguratsauak ere egin dituzte Hoteleko arduradunek jatetxean, aretoaren apainketan eta menua erabat berrituz. Menuan euskal plateren eskaintza ugaldu egin dute –horretarako propio trebatu duten Rosa ...
Gehiago irakurri...
2019/04/26

Gaur ostirala, apirilaren 26a, Gernikako Bonbardaketaren 82. urteurrena gogoratuko da. Munduan zehar barreiaturiko euskaldunek eta euskal etxeek egingo dute eta baita ere, nola ez, Gernikan eta Euskal Herrian, bertako egungo herritar eta autoritateek. Gernikak, 1937ko bonbardaketan herritarrek erabili zuten babeslekuetako bat zabalduko da, zaharberritze lanak egin ostean bisitagai ipinita, eta Bakearen eta ...
Gehiago irakurri...
2019/04/26

82 urte betetzen dira gaur Gernikak aurrekaririk gabeko aire erasoa pairatu zuenetik. Denborarekin, zauria sendatzen joan da, eta kolpearen eta oinazearen ondoren, gogoetak eta ikasteko jarrerak populazio zibil babesgabearen kontrako eraso gizagabe eta anker hari ondorio baliagarriren bat ateratzeko nahia ekarri du. Gaur egunean zehar eta datozen egunetan, hainbat hitzordu, programa eta ...
Gehiago irakurri...
2019/04/25

82 urte beteko dira ostiral honetan hegazkin naziek Gernika bonbardatu eta birrindu zutenetik. Eguna bereziki oroitua da Gernikan eta Euskal Herrian, eta mundu osoan ere asko izango dira oroitzapen ekitaldietan bat egingo duten euskal etxeak. Hitzordu berezienetako bat, urtero, Berlinen 'Gernika' euskal etxekoek egiten dutena da, aurten are bereziago "Himmelstausch" edo ...
Gehiago irakurri...
2019/04/25

Emanaldiak joan den igandean hasi ziren, Argentinako Misiones probintzian, Dantzako zuzendari Telmo Esnalek parte hartuta Posadas hiriburuko "Entre Fronteras" Co-Cine (sukaldaritza eta zinema) jaialdian. Bertaratu zirenen artean, probintziako bi euskal etxeetako lehendakariak, Posadasko Euskal Jatorri Euskal Etxeko Mariángeles Rosciani eta Corpus Christiko Eusko Etxeko Olga Leiciaga. ...
Gehiago irakurri...
2019/04/25

Euskara eta Euskal Kultura irakasteko bost irakurle hautatzeko deialdi publikoa zabaldu du Etxepare Euskal Institutuak eskolak Alemania, Irlanda, Polonia eta Japoniako beste hainbeste unibertsitatetan emateko. Deialdia datorren ikasturtean eskolak ematen hasteko da, honako unibertsitateetan: Alemanian, Berlingo Freie eta Frankfurteko Goethe Unibertsitateetan, Irlandan Corkeko ...
Gehiago irakurri...
2019/04/25

Buenos Aires Probintziako Diputatuen Ganberak omenaldi ekintza egin zien atzo, Jarduera Fisikoaren Nazioarteko Egunean, kirolaren bidez beren bizitza kalitatea hobetzea lortu duten pertsonei eta erakundeei. Sarituen artean, ‘kirol egokituak’ ere hartu zituzten gogoan eta hor saritu zuten La Platako Euzko Etxea eta itsuen futboleko bere taldea.. Gogora dezagun euskal etxe laplatatarrak Itsuen Futbol ...
Gehiago irakurri...
2019/04/24

Irudiak urtero errepikatzen dira Aberri Eguna bezala Diasporan eta Euskal Herrian seguruenik modu diferentean bizi diren hitzordu berezi honetan. Euskal Herria urrun eta gertu den errealitatea izanik, leku askotan esangura berezia ematen zaio eta, euskal etxe historiko askotan bereziki, oinarrizko hitzordua dute euskal elkarteek, AEBetako New Yorkeko Eusko Etxetik, Venezuelako Caracas edo Valencia, Txileko ...
Gehiago irakurri...
2019/04/24

Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azoka apirilaren 25etik maiatzaren 13ra arte luzatuko da aurten. Urtero bezala hiriburuko Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak hartu du bere gain euskal gizataldea ordezkatzeko ardura eta horretarako bere standa muntatuko du, pabilioi horiko 2123. zenbakian. Standean erosteko zein kontsultatzeko liburuak eskainiko dira, eta euskal oroigarriak egongo dira ...
Gehiago irakurri...
2019/04/23

Aberri Egunaren aurreko artikuluan aipatu genuen bezala, Aberri Eguna munduko euskal etxe askok ospatzen duten festa da. Ohi bezala, euskal etxe eta komunitateetako batzuek joan den igandean ospatu dute, eta beste askok datozen egun eta asteburuetan egingo dute. Igandean ospatu zutenen artean El Salvador Errepublikako San Salvador hiriburuko Euskal Etxea dago, aurten gainera, modu berezi batean, Hibai euskal ...
Gehiago irakurri...