2019/05/03

Neuquen eta Cipolletti hirietako euskal gizataldea batzen duen ‘Baskos de la confluencia’ Euskal Etxeak erakundearen ahotsa izango den buletina kaleratu du apirilaren azken astean. Buletinak ‘NotiBaskos’ du izena eta lehenengo zenbaki honetan Euskal Etxeak eskaintzen dituen txikientzako sukaldaritza tailerrari eta mus eta paleta klaseei buruzko informazioa dakar. ‘NotiBaskos’ ...
Gehiago irakurri...
2019/05/03

Urtebete pasexe falta da oraindik 2020ko uztailaren 28an Jaialdi 2020 festa erraldoia has dadin eta antolatzaileek plazaratu dute dagoeneko munduan Euskal Herritik kanpoko euskal festetan handienaren ospea daukan honek izango duen egitaraua. Adierazi dute, hori bai, aldaketaren bat izan dezakeela, baina funtsean orain jakin arazten duten programa honi erantzungo diola. Hona, grosso modo, uztailaren 28tik, asteartea, ...
Gehiago irakurri...
2019/05/03

Ibili berria da Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu bira oso bat ematen Buenos Aires hirian eta Argentinako Buenos Aires probintzia hegoaldean. Hala islatu zuen artikulu batean buletin honek duela egun batzuk. Oraingoan, ibilialdi eta bisita horren karietara Paraná-ko 'Presencia Vasca' irratsaioak --zaharrena ez bada zaharrenetarik etengabeko ...
Gehiago irakurri...
2019/05/03

Argentinan egindako ‘Txapela’ euskal sagardo naturalak gonbite berezi bat luzatzen die euskal ohitura gastronomikoak gustuko dituztenei: Ekainaren 5etik uztailaren 4ra Euskal Herriko sagardotegien menu tipikoaren bertako bertsioa –bakailao edo abadejo tortila, txuletoia, eta gazta, menbrilo eta intxaurrekin– eskainiko dute Rosario eta Buenos Airesko lau jatetxek, Txapela sagardoa lagun ...
Gehiago irakurri...
2019/05/03

Joseba Gotzon kantari portugaletetarra biran dabil Argentina eta Txilen barrena eta kontzertua eskainiko du egitarau horren baitan gaur La Platan, bertako Unibertsitate Nazionalean (UNLP). Musikari bizkaitarrak lehenengo partaidetza bat izan zuen joan den asteartean, kirol ekitaldi batean kantatu zuenean San Lorenzo de Almagroko Saskibaloi kantxan, eta itzulia Txilen jarraituko du datorren astean, herrialdeko ...
Gehiago irakurri...
2019/05/03

Ekimen berri bat emendatu dio Gure Txokoak bere kultur eskaintzari. Abesbatza tailerra asteartero egingo du bere egoitzan, arratsaldeko 6etatik 8etara, Juan Pedro Tamburelli irakaslea zuzendari. Koruan sartzeko ez da beharrezkoa aldez aurreko musika ezagutzarik izatea eta ahots berriak eskuratzeko deialdia irekita dago. Koruak euskarazko zein gaztelaniazko errepertorioa kantatuko du.
Gehiago irakurri...
2019/05/02

Joan den ostiralean, apirilaren 26an, 82. urte bete dira hegazki nazi eta italiarrek, Franco general golpistaren lagun, Gernika bonbardatu zutenetik 1937an. Euskaldunen eta euren askatasunen ikur zen eta hala segitzen duen herriak gomuta-egun berezia antolatu zuen ostiralean bertan eta, urtero bezala, munduko hainbat herri eta hiritako euskal etxe eta euskaldunek bat egin zuten gogoz Gernikarekin, gogoratze ekitaldi ...
Gehiago irakurri...
2019/05/02

Joan den larunbatean, apirilaren 27an, bere Urteko Batzar Nagusia egin zuen Buenos Airesko bere egoitzan hiriko Laurak Bat Euskal Etxeak. Eguneko gai zerrendak biltzen zuen, besteak beste, elkarteko zuzendaritza berritzea. Hauteskundeak eginik, Arantxa Anituak jarraitzen du elkarteburu, eta berarekin dira Zuzendaritza Batzordekide María Antonia Barquín lehendakariorde; Arantxa Goicoa ...
Gehiago irakurri...
2019/04/30

Munduko euskal etxe askotako egutegietan gorriz markatutako festa da Aberri Eguna. Gogoratu, jaia berez Euskal Herrian Berbizkunde Igandean ospatzen bada ere (aurten apirilaren 19an), Diasporan normala dela ondoko egun eta asteetan ospatzea, mota askotako elkarretaratze dei, bazkari, festa eta ekitaldi medio. Aurten konparazio apirilean zehar ari da ospatzen, eta bada maiatzean ere Aberri ...
Gehiago irakurri...
2019/04/29

Bi aste baino ez dira geratzen ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai” (Buenos Aires celebra al País Vasco, BAC) jaialdiaren aurtengo ediziorako eta Laurak Bat-eko lagunak azken xehetasunak ari dira ixten, beti ere ahalik eta festa arrakastatsuena antolatzeko lanetan. Urtero bezala, gizatalde osoari egin zion deialdia euskal etxe hiriburutarrak eta emaitza legez Argentinako euskal ...
Gehiago irakurri...