2019/05/15

Europan barrena egingo duen biraren baitan, eta Espainia hegoaldean, Bartzelonan eta Madrilen kantatu ondoren, Euskal Herriko tauletara eramango du bere ikuskizuna Hilda Lizarazu kantari argentinarrak ekaineko lehenengo egunetan. Beste euskal-argentinar bat, Fátima Solís Eceiza, buru duen Lagunak Producciones Creativas ekoiztetxe argentinarraren eskutik, Donostian ...
Gehiago irakurri...
2019/05/14

BAC jaialdiaren 9. edizioa bukatu berri dugu eta honek, aurrekoek bezala, oroitzapen onak, topaketa ugari eta argazki ederrak baino ez dizkigu utzi. “Talde lanaren emaitza da”, azaltzen zuen igandean bertan Laurak Bat Euskal Etxeko lehendakaria den Arantxa Anituak Argentinako euskal etxeek ekitaldi honetan erakutsi duten batasuna adierazteko.
Gehiago irakurri...
2019/05/14

Argentinako Euskal Gizataldeak Etxe Arrosa ondoko Gernikako Arbolaren Kimua omendu du, landatu zutela mende bat bete denean, FEVA eta hainbat euskal etxetako ordezkari eta kideak, eta Eusko Jaurlaritza partaide, Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria eta Sara Pagola Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkaria tarteko.
Gehiago irakurri...
2019/05/14

‘Jainkoak ez dit barkatzen’ dokumentalak ahanzturan eroritako XX. mendeko pertsonaia bat du protagonista, euskal antifaxistentzat milaka arma erosi zituen eta Bigarren Mundu Gerran erresistentziaren alde eta bizitza arriskatuz, ehunka pertsona salbatu zituen Lezo Urreiztieta bizkaitarra. Josu Martinezen bosgarren dokumentala den hau Lezo Urreiztietak Martin Ugalde historialariarekin izandako ...
Gehiago irakurri...
2019/05/13

‘Buenos Aires Celebra al País Vasco-Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdia hobea da urtetik urtera eta ez da zenbaki kontua bakarrik. Argentinako euskal etxeek inoiz baino engaiamendu handiagoa erakutsi dute aurten taula gainean, standetan eta kalean. Eta euskal etxeei buruz ari garenean, 'hurbilekoei' buruz ari gara, jaian parte hartzeko 200 edo 300 kilometro egiten ...
Gehiago irakurri...
2019/05/13

San Frantziskotik, NABOko euskara teknikari Aitor Iñarra zuzendu zaigu, Estatu Batuetan euskara eta euskal kultura irakasle bila dabiltzala iragartzeko. Izan ere, Estatu Batuetako eta Kanadako euskal etxeen bilgarri den NABOk (North American Basque Organization) euskara irakasle aukerak ireki berri ditu, unibertsitate mailan eta euskal etxeetan ere euskara eta euskal kultura irakasteko aukerak ...
Gehiago irakurri...
2019/05/13

Immigrazioaren Joko Olinpikoak 1985etik Uruguaiko hiriburuan egiten den kirol lehiaketa bat da. Helburua, hiriko gizataldeen artean loturak estutzea eta elkarbizitza eta elkarren ezagutza bultzatzea. Gaur egun hamaika kolektibitate dira ekitaldiko antolatzaile, eta kirol eta jardueren artean daudem esaterako, futbola eta saskibaloia, baina baita ere xakea eta trukoa, batzuk aipatzearren. Aurten nobedade, ...
Gehiago irakurri...
2019/05/10

‘Buenos Aires Celebra-BAC’ izenarekin ezaguna den jaialdia, argentinar hiriburuak eta hiriburutarrek kanpoko kolektibitateen omenez ospatzen duten festa bat da. Euskal gizataldearen kasuan, ordea, Buenos Aireskoak ez ezik, herrialde osoko erakunde, talde eta lagunen bilgarri eta erakuslehio da Mayo Etorbidean, Argentinan bizirik den eta izan ere taupada bizia duen euskal munduaren irudi ...
Gehiago irakurri...
2019/05/10

"Hunkigarri baino hunkigarriagoa" izan da aurten Aberri Eguneko ospakizuna Mendozan. Izan ere, euskal etxearen egutegian hain markatua den egun honetan omenaldi berezi bat egin zien Euskal Etxeak duela gutxi hil diren eta eurak ere Elkartean marka berezia utzi duten lau pertsonari, Nerea Garate, Alicia Aguirre Markuleta, Vicente Lecea eta Martin Greño bazkideei. Aberri Eguneko ...
Gehiago irakurri...
2019/05/09

‘El Legado Vasco. Apellidos y testimonios de vida en Brandsen’ (euskal legatua, abizenak eta bizitza-lekukotasunak Bradsen-en) liburuak Cristina Juliarena ikertzaileak Brandsen herriko euskal jatorriko 21 familiari egindako elkarrizketak biltzen ditu. Brandsen La Plata hiritik oso hurbil dago, ‘cuenca lechera’ (esne arroa) izenarekin ezaguna izan zen eskualdean. Izan ere, ...
Gehiago irakurri...