2019/04/09

‘Voces de una tierra noble’ (Lur noble baten ahotsa) saioa Neuquen probintzia argentinarreko Capital FM irratian emitituko da larunbatero, ardutradunak Comahueko Euskal Etxeko erreferente diren Sonia Beltran, Francisco Sevila, Manu Molina eta, taldeko berriena, Sebastian Inzunza direla. Programan bi arlo nagusi jorratuko dira: alde batetik, euskal kultura eta ohiturak; bestetik, ...
Gehiago irakurri...
2019/04/08

Liburua San Luis Potosiko Unibertsitate Autonomoak eman du argitara, izenburu "Auge y ocaso de una dinastía de enprendedores, navegantes y escribanos vascos a caballo entre el Viejo y el Nuevo Mundo: Los Basurto de Guetaria" duela eta Roman Basurto Larrañaga (Euskal Herria) eta Ramón Alejandro Montoyaren (Mexiko) lanaren emaitza da. Joan den astean aurkeztu dute San Luis Potosin, ...
Gehiago irakurri...
2019/04/08

Aste honetako ostegunean bertan ekingo dio euskal etxe josecepaztarrak euskal kultura eta Euskal Herriko errealitatea komunitatearengana hurbiltzeko helburua duen urte osoko proposamen honi. Informazioa trukatzea eta elkartasuna sustatzea ere badira zikloaren asmoak, “beti ere giza eskubideak ikuspegi, genero ekitatea eta hizkera ez-sexistaren erabilera gogoan, eta herri eta eskualde erakundeen ...
Gehiago irakurri...
2019/04/08

"Hegazkinen erasoak Sebastian eta Trinidaden arteko ezkontza hondatu zuen 1937ko ekainean, baina azkenen ezkondu ziren". Argentinako euskal etxe eta euskal gizatalde giroetan pertsona arras ezaguna den Mikel Ezkerro (Rawson, 1938) hizlari, historialari eta euskal diasporaren zabaltzailea bere gurasoez eta Argentinan eta Euskadin pasatu zuen haurtzaroaz mintzatu zaio Iban Gorriti kazetariari, ...
Gehiago irakurri...
2019/04/05

Korrikaren lekukoak 21. edizio honetako lehenengo urratsak eman zituen atzo Garesko plazan, jendetza bat lagun eta sostengu zeukala. Datozen egunotan eta 14an Gasteiza iritsi aurretik, 2.500 kilometro egingo ditu, erraz esaten diren xifrak, baina egiaz duten neurria hartzeko eseri eta irudikatzeko saio handia eskatzen dutenak. Are gehiago, jakinik munduko hainbat lekutan izango duen --izaten ari ...
Gehiago irakurri...
2019/04/05

Euskal PEN Kluba, Garabide Elkartea, Erroa Argitaletxea eta Guatemalako Kakchiqel Unibertsitate Maiarekin batera, liburu bat ari da prestatzen munduko hainbat hizkuntza indigenetan idatzitako olerkiak bilduz, literatura emaitza hauek munduarentzat diren altxor garrantzitsua erakutsi eta agertarazteko, Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea izendatua izan den 2019 hau baliaturik.
Gehiago irakurri...
2019/04/05
Boisen euskara irakasle den Oihana Andionek bidali digu artikulua, NABOko Euskara koordinatzaile den Aitor Iñarraren bidez. Artikulua bere ikasleetako hiruk idatzia da, eta horietako bik Boisen egin eta ETBko Arte[faktua] saioak eman zuen bideoa aipatzen dute. Artikulua eta bideoa bildu ditugu hona. Boiseko Euskal Museoa egoitza duten klase hauetan Euskal Herriko prentsa eta euskarazko ekimen eta artikuluak aztertzen dituzte ikasleek. Zorionak, eta aurrera, geure irakurle ere bazaretela dakigun Boiseko lagunok!
Gehiago irakurri...
2019/04/05

Igandean egin zuen, argentinarrek Malvinetako Gerraren urteurren berri bat gogoratuko baitute gaur asteartea, apirilaren 2an, eta karia horretara antolatutako programarekin bat eginez. EEtik adierazi digutenez, “proposamena Marcela 'Malvinera' Cruz eta Mirna Arantzazu Santillán-ek ekarri ziguten; Marcela Cruzek hiriko udaletxean ikertu eta aurkitu zuen zerrenda ofizialetan agertzen ziren baino ...
Gehiago irakurri...
2019/04/05

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko jatetxea izan zen aurkezpenaren egoitza eta bertan egin zuten txotx lehen aldiz ‘Txapela’ Sagardo berriaren egileek. Harrera-ekitaldian, Argentinan egindako euskal sagardo natural hau zuzenean kupeletik dastatzeko aukera izan zuten bildutakoek, Euskal Herriko sagardotegietan bezala. Produktua aurkezteko, hitz batzuk esateaz gain, bideo bat proiektatu zuen ...
Gehiago irakurri...
2019/04/05

Urte berezia da hau Tandilgo Euskal Etxearentzat, datorren azaroan 70 urte beteko dituelako. Karia horretara egitarau berezia antolatu du elkarteak hilabetero ezohiko proposamenak eskainiz. Programa hasia da dagoeneko eta bukatu berria den martxoko hitzorduak hitzaldi bat, mus txapelketa eta txistu eta pandero tailerra izan ziren. Udalak antolatutako Kolektibitateen Janari Azokan ere hartu dute parte Gure ...
Gehiago irakurri...